EGINEZ IKASTEN (
txirringan ibiltzea bezala)
Eskola gaur egun ezagutzen
dugun moduan, publikoa, adinen bitartez bananduta, gela itxitan,... Ilustratuen
garaian hazi zen eta gaur egun arte ia ez da aldatu. Eskola hori prestatu
zutenean, hau da industralizazioa hazi zenean beste bizimodu eta pentsamolde
desberdina zegoen eta garai horretarako beharretarako prestatuta zegoen. Horren
adibide eskolaren egitura da, bai kanpotik, bai barrutik. Kanpotik, edozein
eskola fabrika baten antzera du, eta barrutik kate-muntaia dirudi, geletan
bananduta, pisutan bananduta, ikasgaiez banatuta...
Umeek ez dira
eskoletara ikastera joaten, derrigorrezkoa delako eta bestela errepresioren bat
izango dutelako joaten dira. Horrekin ez dut esan nahi ez dutela eser ikasten,
geografia, lengoaia... Baina bakarrik azterketa gainditzeko, aste bat barru ez
dira ezertaz gogoratuko. Gainera mila gauza ikasi behar dute elementu taulatik,
gotikoren arkitektura nolakoa den jakitera.
Gaur egun
eskoletan, %90 teoria da eta gehienetan teoria errepikatzen ikasten dute, honek
egiten duena da umeek duten interes guzti-guztia galtzea. Ikasleak bakarrik
teoriaren bitartez ikasten badute, gertatu liteke haiek ikastea, baina ez
ulertzea. Ikasitakoa praktikan jartzen badute, benetan ulertuko dute eta praktikak
egitez ikasten badute, gehiago ikasiko dute benetan ulertu dutelako.
Eta orduan, zer egin behar duzu zuk, ba?
ResponderEliminarIkaslea zuzendu praktika prosezu horretan
ResponderEliminar