http://educacioninclusivaporunnuevoamanecer.blogspot.com.es/p/proceso-inicial.html
Irudi hau aukeratu dut, uste dudalako garrantzitsua dela eskoletan jarrera inklusiboa egotea.
Eskola inklusiboak denentzako eskolak dira, aniztasuna bultzatzen dutenak, izan ere aniztasunak gelak indartzen ditu, haurrek elkarrengandik gauza asko ikasten baitituzte, bakoitzak bere ekarpenak eginez.
Eskola inklusiboetan, ikasle guztiei laguntzen diete bakoitzaren beharretan eta gaitasunetan arreta jarriz, eta curriculuma malguagoa izaten da.
Gainera denen arteko erlazioak eta elkarren onarpena bultzatzen dira, ikasle guztiak hezkuntza sistema bakarrean, beraien arraza, sexu… kontuan izan gabe, isolamendua deuseztatuz.
Guzti hau lortzeko ezin bestekoa da gurasoen parte hartzea. Guraso, ikasle zein irakasleek elkarrekin lan egin behar dute .
sábado, 28 de septiembre de 2013
IKASTOLA KONTZERTATUEN GREBA
Arabako milaka ikasle pasa den ostegunean klaserik gabe gelditu ziren, ikastola kontzertatuaren grebaren ondorioz. Sindikatuek diote irakasleen %80a greban parte hartu duela, 18 eskoletako irakasleak kontuan hartuta. Nahiz eta gehienetan klaseak ez egon eskolak irekita egon dira.
Irakasleek protesta egin zuten sektorearen eskualdeko hitzarmenak kentzeagatik. Joan den uztailaren 7an, erreforma laboral berriaren aplikazioaren ondoren, ugazabek negoziazioen haustura iragarri zuenean.
Greba egin zuten zentroen artean San Viator, Marianistas, Egibide edo Corazonistas daude. Irakasleak Euskal Parlamentuaren aurrean manifestatu ziren 10:00etan baina, manifestazio handi hau 11.30tan BIrjinia Zuriaren plazara mugitu egin zen hurrengo leloarekin: Menos Rosario y Mas Salario.
Hitzarmen berriaren bidez, era unilateralean ikastetxetatik abiarazita, soldatetako jaitsiera nabaria da. Beren soldaten soldata oinarria gehiago erori da %30 nahiz eta soldaten jaitsiera erreala oraindik ez gertatu.
viernes, 20 de septiembre de 2013
HEZKUNTZA EREDUA ALDATUZ
http://www.google.es/imgres?imgurl=http://www.ecoportal.net/var/ecoportal_net/storage/images/temas_especiales/educacion_ambiental/educacion_libre_y_comunitaria/1961451-1-esl-ES/Educacion_libre_y_comunitaria.jpg&imgrefurl=http://www.ecoportal.net/Temas_Especiales/Educacion_Ambiental/Educacion_libre_y_comunitaria&usg=__dC2nuCElGWaI5Qtpcr91fGjNKsM=&h=360&w=480&sz=26&hl=es&start=71&sig2=8JcZFhsF9eAPk4bndjLNJQ&zoom=1&tbnid=sLXdgLaGZeK_UM:&tbnh=97&tbnw=129&ei=jhk8UoiaEvOw7Aau84D4Ag&prev=/search%3Fq%3Deducacion%26start%3D60%26um%3D1%26sa%3DN%26hl%3Des%26gbv%3D2%26tbm%3Disch&um=1&itbs=1&sa=X&ved=0CEAQrQMwCjg8
Argazki honetan ikusten da nola hezkuntza sistemak, haurrei ez dien beraien gaitasunak behar den bezala garatzen usten. Denak berdinak izango balira bezala tratatzen ditu eta banakotasuna kontuan izan gabe, eta ez diete usten beraien pentsatzeko eta iritzia emateko gaitasuna garatzen usten. Hezkuntzak nahi duena, ikasleak beraiek nahi duten mailara iriztea, gaitasun batzuk bakarrik landuta.
Hala ere, egia da gaur eguneko hezkuntza sistema, hori aldatzen saiatzen hari dela, haur bakoitzaren ezaugarri eta desberdintasunak kontuan hartuz eta beraien pentsamendu eta iritzia lantzeko aukera emanez.
HEZKUNTZA: UMEEN HEZIKETARAKO ARIKETA DESBERDINAK
Umeentzako zenbait toki dibertigarri eta interesgarri aurkitu ditzakegu interneten bidez. Horretarako bilatzen hasi gara eta bertan denbora emateko, jolasteko eta batez ere ikasteko erabilgarriak diren web orriak aurkitu ditugu. Hauetatik bi azpimarratuko ditugu: www.juegaspeque.com eta childtopia.com.
Lehenengo web orri honetan batez ere umeentzako zuzenduak diren jokuak, jolasak eta marrazkiak aurki ditzakegu. Denak umeen garapena sustatzeko eta hauekin ikasteko erabili ditzakegu. Hori bai, web horri honetan adina kontuan hartu beharra dago, ezin da edozein adineko umea hemen sartu, adin tartea 6 urtetik gorakoa izango litzateke.
Bigarren web orria jorratuagoa dago, bertan umeek jolastu baino zenbait gauza gehiago egin dezakete, hala nola: ipuinak entzun (web orrian bertan kontatuta), euskara eta gaztelania ikasteko aukera dute eta jolasak baita daude bere esku. Web orri hau hizkuntza askotan dagoenez independentzia gehiago ematen digu umearen heziketa zenbait hizkuntzatan egiteko. .
HEZKUNTZA DIAPOSITIBEN BIDEZ AZALDUTA
http://www.slideshare.net/maito/la-educacin-1562056
Diapositiba zerrenda hau aukeratu dugu hezkuntzari buruzko informazio ugari agertzen delako. Hasteko definizio labur bat agertzen da, gau egun agertzen dena, eta baita Platonek eta Kantek emandakoak.
Horrez gain antzinako Greziako, erdi aroko eta azken 2 mendeetako hezkuntza konparatzen ditu. Gainera nork, non eta noiz ematen duten hezkuntza argitzen digu, nahiz eta leku guztietan berdin ez izan. Horrekin bukatzeko, zenbait helburu argitzen dizkigu. Horretaz aparte eskolan gaizki ibili diren umeen ehunekoa argitzen digu, eta horri buruz zenbait grafiko ikus ditzakegu. Amaitzeko TIC-ari buruzko informazioa ematen digu, hau da, teknologia berriei buruz eta haien eragina hezkuntzan
Diapositiba zerrenda hau aukeratu dugu hezkuntzari buruzko informazio ugari agertzen delako. Hasteko definizio labur bat agertzen da, gau egun agertzen dena, eta baita Platonek eta Kantek emandakoak.
Horrez gain antzinako Greziako, erdi aroko eta azken 2 mendeetako hezkuntza konparatzen ditu. Gainera nork, non eta noiz ematen duten hezkuntza argitzen digu, nahiz eta leku guztietan berdin ez izan. Horrekin bukatzeko, zenbait helburu argitzen dizkigu. Horretaz aparte eskolan gaizki ibili diren umeen ehunekoa argitzen digu, eta horri buruz zenbait grafiko ikus ditzakegu. Amaitzeko TIC-ari buruzko informazioa ematen digu, hau da, teknologia berriei buruz eta haien eragina hezkuntzan
jueves, 19 de septiembre de 2013
Ikasteko jaioak (born to learn)
Bideo honek nola garatzen diren umeen eta gazteen burmuina eta pentsamenduak deskribatzen ditu. Honek dio interakzioaren bitartez lortzen dela ikasleek duten trebetasun onenak piztea eta ez dituztela metodologiak gaur egungo hezkuntz ereduak esaten duen bezala egin behar.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)