martes, 29 de octubre de 2013

Zergatik bakerako hezkuntza



Guk aukeratu dugun gaia, bakerako hezkuntza da. 
Gai hau aukeratu dugu, uste dugulako gaur egun ikasleek ez dakitela arazoak indarkeria gabe konpontzen. Klasean ikaskideeen artean gertatutako arazo edo iskanbilei era baketsuan soluzioa nola bilatu irakatsi nahi diegu. Horrez gain gizartean beste pertsonekin dituzten harremanak egokiak izan daitezela lortu nahi dugu. 
Gure gizartean egoismoa eta idarkeria nagusitzen dira, horregaitik hauekin amaitzea eta beste batzuk ezartzea da gure helburu nagusia. Hau lortzeko asertibitatea, enpatia eta elkarlana sustatuko ditugu ikasleen artean.
Oso garrantzitsua da haurrek beraien arazoak era ez bortitzean konpontzen jakitea, indarkeriak, indarkeria gehiago dakarrelako. Eta liskarrak konpontzeko modu zuzen eta egokiena hitz egitea, arrazoitzea eta bestearen ikuspuntua ulertzea da.

``Ojo por ojo y el mundo acabará ciego´´ Mahatma Gandhi

miércoles, 23 de octubre de 2013

Irakasle onaren kontzeptu mapa


Make your own mind maps with Mindomo.

TALDE SARRERA



Taldekideen artean hitz egin eta gero, zenbait ondoriotara iritzi gara:

Hasteko umeekin lan egitea dibertigarria den arren, lasaitasuna eta pasientzia eduki behar direla beti. Haurrei gauzak egiteko denbora utziz, beraiek bakarrik esperimentatuz errazago barneratzen baidituzte ezagutzak.

Horrez gain ikasleen kanpoko egoera ezagutzea garrantzitsua da, hau da, klasean gertatutakoari ez da mugatu behar, haurrak bizi diren herriaren egoera eta bertan dauden erakunde ezberdinak ezagutzea ondo legoke.

Horrekin batera, umeen gurasoekin eta lankideekin harreman ona izaten saiatu behar gara, zaila den arren, garrantzitsua delako elkarlanean aritzea, umearen hezkuntza aurrera eramateko orduan. Gure helburua haurrak, ahalik eta onura handiena ateratzea baita. Eta ikasleak maitasunez eta errespetuz tratatu behar dira.

Irakasle zaren lehen aldian, ez dakizu klase bati nola aurre egin, izan ere, elkarrizketatutako irakasleak esan digunez, unibertsitatean ez gaituzte horretarako egoki prestatzen, teoria asko eta praktika gutxi egiten baita.

Urteak pasatu ahala, esperientzia irabazten duzu eta gauzak erraztasun handiagoz egiten dituzu. Gainera, lan honetan urte asko lanean eraman arren, ez da azpergarri bihurtzen, urtero haur berriak datozelako eta haur bakoitza desberdina denez, metodologia, haurrari egokitu behar diozulako.

Irakasleak frustratzen dituen gauzetako bat, haurrek egiten dituzten galderei erantzun ezin izatea da. Eta irakasleak esan digunez, ikasle bati ez zaio erantzuna ez dakizula esan behar, horren ordez, begiratuko duzula eta bihar esango diozula esan behar diozu. Beti saiatu behar gara haurrei erantzuna ematen.

Azkenik, esan beharra dago, irakasle batzuek ezin dituztela beraien espektatibak guztiz bete, curriculum-ak edo lanean ari diren ikastetxeek asko mugatzen dituztelako, eta hori frustragarria da irakasleak ezin baitu bere onena eman.

domingo, 20 de octubre de 2013

Irakaslearekin elkarrizketa

Duela bi aste irakaskuntza fintzioko irakasleak hurrengo hau egitera gonbidatu zigun: miresgarri izan genuen irakasle batekin hitz egitera eta beraien irakaskuntzari buruzko galdeketa bat egitera. Zenbait galdera arritu naute eta horregatik osorik idatzi ditut. Ezin izan dut elkarrizketa grabatu mobilarekin arazoak, eta zenbait istripuengatik grabatu gabe ustea akordatu genuen azkenean.

Bera Blanca du izena, batxillergoko azken urtea eman zigun historia eta geografia ikasgaiak.Ikaragarri ona iruditu zitzaidan irakasle moduan. Ikaslea ezagutzen saiatzen zen, notak kontuan hartu gabe. Berarekiko jarrera kontuan hartzen zuen eta ez "pelota" ziren ikasleen jarrera. Beti laguntzeko prest zebilen bai egoera pertsonalean bai ikasketen arlokoan. Gure irakaslea izateaz gain gure tutorea zen.

Ostiral honetan egon ginen mintzatzen 50 minututan zehar, eta bidalitako baino zenbait galdera gehiago egin nituen irakaslea aritik joan bait zen. Interesgarri iruditu zait ariketa hau, haiek erabilitako irakasketa metodoa gutxigorabehera jakiteko eta gurearekin konparatzeko. Haietako zenbait praktikan jartzeko irriketan nago, ea erabilgarriak diren, zenbait ideia berri gehitu bait dizkit.

sábado, 19 de octubre de 2013

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA

Irakaskuntza funtzioko irakasleak, duela zenbait egun, lan bat egiteko eskatu zigun. Lana hurrengoa zen; miresgarri iruditzen zaigun irakasle bati elkarrizketa bat egin. Dudarik gabe, Mari Jose maeztuko eskolako irakaslea aukeratu nuen lan hau burutzeko.

Mari Jose maeztuko eskolako zuzendaria da, eta horrez gain 6. mailako ikasleen irakaslea. Nik zorte handia izan nuen berarekin bi urte egon nintzelako lehen hezkuntzako azken bi urteetan hain zuzen ere. Beti dago laguntzeko prest, ez da inorekin haserretzen, ondo irakasten du, hau da, irakasle ona izateko behar dituen ezaugarri guztiak dauzka.

Juanek lana bidali eta egun bat geroago bere etxera joan nintzen egin behar nuen lanaren barri emateko. Azaldu nion zein zer lanaren gaia eta lotsatuta esan zidan bera miresgarria ez zela. Nahiz eta hori esan, banekien bera zela lan hau egiteko irakasle egokiena eta asteburuan egiteko geratu ginen.

Larunbat goizean elkartu ginen gure herriko eskolan. Klase batera joan ginen eta aurrez aurre eseri ginen. Hasieran galdera guztiak irakurri nizkion bera konturatzeko elkarrizketa arrunt bat zela, ez zeukala galdera tranparik. Bera pozik zegoela nabaritu nuen, baina elkarrizketa grabatzeko eskatu nionean aurpegia guztiz aldatu zitzaion. Mari Jose oso andere lotsatia da eta eskatu zidan mesedez ez grabatzeko. Niri berdin zitzaidan eta orri batean idatzi nuen berak esandako guztia.

Elkarrizketa ordu bat eta laurden iraun zuen. Biok oso gustura egon ginen eta oso gauza garrantzitsuak ikasi nituen etorkizunean lan hau gogoz eta ondo egiten saiatzeko. Dena ez dela ikasten konturatu nintzen, baita lana maitatu behar duzula.

viernes, 18 de octubre de 2013

IRAKASLEAREKIN



Irakasle funtzioa, ikasgaiko irakasleak, guk miresten genuen irakasle bati elkarrizketa bat egiteko esan zigun. Hau esan zigunean lehenengo burura etorri zitzaidan pertsona Karmele izan zen.

Karmele, nire ingeleseko irakaslea izan zen lehen hezkuntza osoan zehar, eta asko gustatzen zitzaizkidan bere klaseak eta egiten genituen jarduerak baita nola tratatzen gintuen ere.

Aurreko ostiralean, egin nion elkarrizketa. Berari elkarrizketa bat egiteko asmoa nuela esan nionean, oso pozik jarri zen eta interesa handia adierazi zuen; gustora egingo zuela esan zidan.

Elkarrizketa egiten ari nintzaion bitartean argi ikusten zen, bere lana maite zuela. Hainbat urte dabil lan honetan eta oraindik lehen egunean izan zuen ilusio berdina duela esan zidan, izan ere urtero ikasle berriak izaten ditu eta ikasle berri bat bere gelara datorrenean berarentzat zerotik astea bezalakoa da, ikaslea ezagutu behar duelako lanean nola aritu jakiteko. Hala ere, esan zidanez urteak pasatzen joaten diren einean, asko ikasten da eta hori irakaslearen lan egiteko moduan ikusten da, gauzak geroz eta errazago egiten dira.

Elkarrizketa bukatu nuenean, pertsona egokia aukeratu nuela sentitu nuen, izan ere lan egiteko eta irakasle izateko gogoa transmititu zidan, bera horren gustora ikusita eta hainbat gauza esan zizikidan irakasle lanari eta bere esperientziei buruz.

lunes, 14 de octubre de 2013

domingo, 13 de octubre de 2013

La música es el arte educativo por excelencia que, por medio del sonido, se inserta en el alma y la forma en virtud. (Platón)

Musika, umeen heziketan,  garrantzi handia dauka haien sentsibilitatea eta motrizitatea garatzeko, baina, gaur egungo eskoletan ez zaio garrantzi handirik ematen musika ikasgaiari. Gazteek ez dute musika estimatzen ezta bizitzen, bakarrik ezagutzen eta entzuten dutena, gitarra eta bateria dituzten taldeek. Talde haien abestiak bai bizitzen dute baina orkestra edo koru batek adierazi ahal dituen sentsazioakez dituzte bizitzen eta ezin dira parekatu. Agian hori gertatzen da umeak zirenean ez dutelako jakin edo entzun musika eman ahal dezaken aukera guziak eta ez diete irakatzi nola aldatu ahal zaren emozionalki “tono” batzuk edo beste batzuk entzunda.

Baina hori ez da berria, aintzinako kultur klasikoan hori sekiten eta seintzuk ziren. Gaur egun hori, musika erabiltzea emozionalki aldatzeko edota min bat kentzeko musikoterapia deitzen da. Musikoterapia ere erabiltzen da umeen heziketan eta emaitza honak ditu.


Blog hau egiten, ezagutu dut Gasteizen, musikaterapia umeekin lanzen den leku bat dagoela eta leku horren musiko terapeuta bati buruz itz egiten da aukeratu dudan elkarrizketan. Artikulu hau aukeratu dut arritu naizelako musikaren garrantziari buruz interneten bilatzerakoan Gasteizko norbait agertzen delako, eta uste dudalako ezagutu behar dudalako hemengoa

sábado, 12 de octubre de 2013

KIROLA HEZIKETARA BIDERATUTA

    Kirola ere erabil dezakegu umeen hezkuntzan lagundu ahal izateko. Normalean ume guztiek atsegin dituzte kirolak, beraz, aprobetxatuko dugu gustuko duten gauza bat hezkuntzara bideratutako zenbait helburu jorratzeko.
   
    Ikastolan ematen den hezkuntza banakorretik eta pertsonaletatik aldenduko gara eta taldean lan egitera bideratuko diegu, bertan elkarlana garrantzia asko duela erakutsiz. Haien arteko laguntza sustatuz, beraien artean era errazago batean arazoak konpontzeko gai direlako.
    
    Azpimarratu nahi dudan kirola eskia da, bertan txikia zarenean jolasen bidez irakatsi egiten bait da. Esan dezakete eskia kirol guztiz banakakoa dela, baina horrek ez da zertan egia izaten. Nahiz eta zeure buruaren jabe izan beti saiatzen omen zara besteei zure ezagutzak ematen edo irakasten.
   
    Ingurunearekiko errespetua izan behar dutela ere erakusten zaie, leku naturala eta izugarri polita delako, eta ez dugulako nahi horrek desagertzea. Umeek oso azkar ikasi egiten dute eta beraien artean garbi mantentzen saiatzen dira.

   
     Pasaden urtean gertatutako bitxikeria bat kontatuko dizuet: elurretan genbiltzala zenbait umeri eskiatzen irakasten (monitorea eta ni laguntzaile moduan) 6-9 adin tarteko umeekin, batek erori eta erizainarenera eraman behar izan zuen monitorea,  niri umeekin bakarrik utziz. Horregatik zerbait proba egitera ausartu nintzen. Jaisteko laguntzaile bat behar nuela azaldu egin nuen, ilarako atzeko partean jarriko zena eta eroritako kideei laguntza eskaini behar ziona. Izugarria izan zen niretzat ume batek eroritakoan, laguntzailea kidearen bastoien eta eskien bila joan zenenean, eta eroritako umea eskerrak eman zionean honegatik. 

miércoles, 9 de octubre de 2013

HEZKUNTZAREN ARAZO BAT, PIGMALION EFEKTUA

 Pigmailon efektua lortzen du pertzona baten emaitzak adatzen direla beste batek pertsona horren gan fedea badu, adibidez irakasleak pentsatzen badu ariketa bat askar edo ondo egingo dugula nahi gabe zertxobait hobeto egingo dugu eta alderantziz pentsatzen badu, alferrak garela ez dugu hain ondo egingo dugu. Pigalion efektu honek inkontzienteki sortzen da eta hezkuntza arloan hainbat arazo sortu ahal ditu.


Klasea ematerakoan aurreiritsiarengatik  ikasleak diskriminatu ahal ditu  eta kasu gahiago egiten die askarrak direla pentsatzen duen umeei, bestei baino. Nozki ahu egiterakoan beste ikasle batzuei ez die hain beste kasurik egingo eta deprimitu ahal dira gutxiago direla pentsatzen.



Baino ere, alderantziz gertatu ahal daiteke eta ume batek bikaina dela ustea, eta hain ona ez izatea. Hori gertatuta bi gauza pasatu ahal dira, ikasleari gahiegi eskatzea eta ikaslea urduri jartzea edo irakaslea frustatzea haren errua dela pentsatzen duelako.

domingo, 6 de octubre de 2013

HEZKUNTZA ARAZOEI SOLUZIOA ( pigmaleon efektua)



Pigmalion efektuari buruzko testua irakurri eta gero, argi ikusten da hezkuntza arazo batzuk daudela.

Irakasleek ez diete ikasle guztiei kasu berdina egiten, aurreiritziak izaten dituzte eta duten irudiagatik batzuei besteei baino kasu gehiago egiten diete, hau konstienteki edo inkonstienteki gertatzen da. Inkonstienteki gertatzen denean zailagoa da hori eragoztea. Atentzio gutxi jasaten duten ikasleak ez dira heldu daitezken mailara iristen, eta izan daiteke irakasleak ikasle bat oso ona dela uste eta gehiegi eskatzea. Horrek fustrazioa sortu dezake bai ikaslearengan eta baita irakaslearengan ere, ikustean, ustez maila batera iritsi baharreko haurra ez dela maila horretara heltzen. Fustratutako ikasleei eskolara joateko gogoa ere kentzen zaie.

Hori eragozteko irakasleak haur guztiei atentzio berdina ematen saiatu behar du, eta umeak ondo ezagutu behar ditu, ze mailatara heldu daitezkeen pentsatu baino lehen. Ikasle guztiei ahalik eta maila hoberenera iristen lagundu behar die eta ikasgaiekiko motibazioa transmititu.

Beste arazo bat da, irakasleek, haurrei galdetzen dizkieten gauzen erantzunak badakizkitenez, konturatu gabe ikasleei erantzunak ematen dizkietela. Horren ondorioz haurrek ez dute beraien kabuz erantzuna bilatzeko aukerarik izaten.

Irakasleak haurrei ariketak beraien kabuz egiten utzi behar diete, beraiek akatsak egin arren, azkenean erantzuna aterako dutelako eta horrela hobeto barneratuko dute ikasten hari direna. Hori bai, ume batek nahiz eta asko saiatu, erantzuna ezin duela atera konturatzean, laguntza eman behar diogu erantzuna lortzeko, beti ere erantzuna eman gabe.

Beraz irakasleak ikasle guztiei atentzio berbera eman behar die eta beraien kabuz ikasten utzi behar die, laguntza ematera mugatuz.

PIGMALION EFEKTUA (ROBERT ROSENTHAL)

   Aste honetan pigmalion efektuari buruzko testu bat irakurri dugu, bertan Robert Rosenthal-ek hezkuntzan gertatutako arazoen konponbidea azaltzen du. Arazo hauen artean zenbait azpimarra ditzakegu:

   Irakaslearen partetik diskriminazioa dago, bai nahitaezkoa edo nahigabez egindakoa. Batzuetan irakasleak ikasle bakoitzak duen irudiagatik diskriminatu egiten dute,  bai kulturagatik, jarrera aktibo edo pasiboagatik edota irakasleak inkontzienteki zenbait umeri besteei baino atentzio gehiago jartzerako unean. Hau guztiagatik uste dugu hezitzaileak ikasleengan dauzkaten usteak edo itxaropenak ondorioak dakartzala umeengan.
   
   Honen ondorioz, umearen lekuan jartzen bagara frustrazio egoerara ailega daitezke. Irakaslearekiko atentzio falta somatzen badute azkenean ikasleek eman dezaketen mailara iristea ezinezkoa izango da jasandako atentzio eskasagatik.
  
   Batzuetan irakaslearen partetik gehiegi exijitzeak umearengan eragin dezake ere. Emandako materia umearentzat ulertezina bada eta azaldu beharrean aurrera egitea zenbait ikasle honen erantzuna jakiteagatik arazo larria izan daiteke. Batez ere atzean geratutako umeek zaila izango dutelako aurrera egitea. Edota ikasleak daukan klasera bueltatzeko gogoarekin amaitu.
   
   Irakaslearen frustrazioa hezkuntza arazo garrantzitsua da. Gauza pertsonalak batzuetan ikastolara eraman ohi dituzte eta ikasleekin ordaindu egiten dute batzuetan. Ikasleengan motibazio falta eragin handia dakar, ikasleen errendimendua ahalik eta hoberena izateko.
    
   Irtenbide moduan zenbait egiteko aholkatuko nituzke irakasle guztiei. Ezin gara itxuraz fidatu, baizik eta umea ezagutu eta horrela jokatzera bideratzen dion irriken arrazoia jakiten ahalegintzea, ume horri lagundu ahal izateko. Guztioi  aukera berberak eman behar dizkiegu arazo pertsonalak alde batera utzita. Ez dago ume bati bere ikasteko eta esperimentatzeko nahiak kentzea baino gauza txarragorik. Ahal den neurrian klase osoa abiadura berdinean eraman beharra du irakasleak, ikasle atzeratuenei motibatuz eta ez bakarrik erantzun onak emandako ikasleei.

Hemen usten dizuet hiru ikaslek jasan zuten hezkuntza arazo ezberdinei buruz doan abesti bat. Galegeraz dago, baina uste dut argi uler daitekeela.


 


viernes, 4 de octubre de 2013

PIGMALION EFEKTUA

Aurreko asteazkenean irakurritako artikulua Pigmalion efektuari buruzkoa zen. Horrek zenbait arazo sortzen ditu hezkuntzaren arloan orain aipatuko ditudanak bakoitzaren konponbidearekin.

Ikusi genuen lehen arazoa hau izan zen; bakoitza daukan irudiagatik diskriminatzea. Hau ez litzateke onartu behar, zeren eta ezin dezakegu pertsona batek daukan itxuragatik fidatu behar. Hau da, arropa bereziak eramateagatik edo ilea modu ez arrunt batean eramateagatik ezin diogu diskriminatuta utzi, beste umeak bezala tratatu beharko dugu. 

Beste arao bat hurrengoa izan zen, irakasleek ez dutela ematen behar den maila guztia jasandako atentzio faltagatik. Honekin esan nahi dut, irakasleak umeen atentzioa irabazi behar dutela edozein modutan. Adibidez jolasak antolatuz edota bideoak ikusiz, baina bai irakasleak baita ikasleak ere motibatuta joan behar litzateke klaseetara.

Beste arazo bat hau izango litzateke, irakasleak berehala ematen dietela problemen erantzuna, ikasleak pentsatu ordez. Hau oso kaltegarria izan daiteke umearentzat akatsak egiten ere ikasi behar duelako eta honekin askoz gehiago ikasiko du. Esaten duten moduan akatsak egiten ikasten da.

Arazoak dituen ume bati ahal duena baino gehiago exijitzen zaio batzuetan. Hau ez zen honela izan behar, ume horri laguntza gehiago eman beharko geniokeelako. Bestela umeari klasera joateko gogoa kenduko zitzaion.

Aurreko batekin zer ikusia izan arren, ikasleei klasera joateko gogoa kentzea arazo larri bat da. Ikasleak klasera motibatuta joan behar dira haien errendimendua ahalik eta handiena izateko. Hau irakasleak konpondu beharreko arazoa da, klaseko metodologia aldatuz eta klasean egin daitezkeen ekintzak aldatuz.

Nire ustez zegoen azken arazoa hau zen, irakasleak gaitasun handiagoa duten umeei kasu gehiago egitea, nahiz eta inkontzienteki egin. Hau da, ume bati ``pelota´´ izatea ez da gomendagarria ez irakaslearentzat ezta ikaslearentzat ere. Beraz, ume guztioi berdin tratatu beharko zaie eta batek arazo gehiago baldin baditu berari gehiago lagundu beharko zaio.