sábado, 23 de noviembre de 2013

TALENTU APARTEKO HAURRAK

Gaur egungo hezkuntza sistema behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko prest al dago?
Esan dezakegu, badaudela hainbat programa eta proiektu behar bereziak ditzten haurrei laguntzeko, baina aparteko talentua duten haurrek ere behar bereziak dituzte eta hauek dira gutxien aintzat hartzen direnak.
Haur bat talentu apartekoa den 12urtetik aurrera baieztatu daiteke, beraien adineko jendearekin konparatuz eta abilitate kognitibo eta adimenaren batez bestekoa nabarmen gainditzen badu. Baina, laguntza emateko, zein neurriak hartzeko, ez da haurrak 12 urte izan arte itxaron behar, garrantzitsua da diagnostiko goiztiarra egitea horrela haurrari jarraipen egoki bat egin ahal izateko.
Haur hauek, garapen kronologikoa eta adimenaren garapenaren arteko desoreka izaten dute. Arrazonamenduak eginez, buruarekin ulertzen dutena ezin izaten dute emozionalki jasan, ez baitute horretarako heldutasunik eta arazo horri aurre egiteko laguntza gelak egokiak izan daitzeke. Gela hauetan beraien intereseko gaiei eta sortzen zaizkien kezkei buruz hitz egin ahal izango baitute.
Klaseetan pasiboagoak izaten dira, lotsatiagoak, eta itxurak egiten dituzte beraien gaitasunak ezkutatzeko, irakasleak agindutako ekintzak besteen antzera edo okerrago egitera ere irizten dira. Gainera antsietate handiagoa izaten dute eta jarrera desegokiak hartu, ikasgelan aspertu egiten direlako.
Ikastetxe bakoitzean, moldaketa kurrikular indibiduala egiten da, ez dagoelako kasu hauetarako programa berezirik ezta materialik ere. Irakasleak ere ez dute izaten haur hauek tratatzeko jakintzarik, ez dute gaiarekiko prestakuntzarik edukitzen.
Haur hauei heziketa egokia emateko, diren bezalakoak onartu behar dira. Kontuan izan behar da, behar bereziak behar dituztela eta ez dela nahikoa beste gelakideek jasotzen duten heziketa ematearekin.
Beharrezkoa da, irakasleek argi izatea haur hauek dituzten prozesu kognitiboak bestekiko desberdinak direla. Batzuek terapia eta tratamenduak ere beharrezkoak dituztela. Irakasleek profesionaltasunez tratatu behar dituzte haur hauek eta baita beraien gurasoak ere. Behar izan ezkero haur hauei eskola orduak murriztu behar zaizkie, ordu gutxiago eman arren, ematen direnak eraginkorragoak izango dira horrela.
Irakasleak haurrarengan jarrera arraroak ikusten baditu, gurasoei, modu egoki batean, beste profesional batzuekin kontaktuan jartzeko gomendatu diezaioke, horrela duenaren diagnostikoa egin ahal izateko. Ezin du ezer gertatuko ez balitz bezala egin. 
Haur hauek motibatu egin behar dira, erronkak jarri behar zaizkie, beraien sormena bultzatu behar da, ulertuak sentiarazi eta babesa eman behar zaie. Ariketak beraiei egokitu behar zaizkie, gaiak beste era batean ulertzen baitituzte eta soluzioak emateko modua ere bestelakoa izaten da.
Baina guztia ez dute irakasleek egin behar, gurasoek ere beraien lana egin behar dute haurrei laguntzeko, eta kontuan hartu behar da, irakasle eta gurasoak elkarlanean aritzen badira haurrarentzat askoz onuragarriagoa izango dela.




viernes, 22 de noviembre de 2013

HEZKUNTZA ESKUBIDEA

Denok dakigun moduan, gaur egun ume asko ez daukate eskolara joateko aukerarik. Munduan zehar, 121 milioi ume eskolatu gabe bizi dira, batez ere hirugarren munduko herrialdeetan gertatzen da hau. Gerraren eta pobreziaren erruz ezin dute ikasketak burutu eta hori saiesteko, 60.000 milioi euro beharko ziren.

Eduardo, 12 urte dituen ume bat Angolan bizi da, eta bere historia hurrengoa da; ``nire bizitzaren momentu gehienetan ezin izan dut eskolara joan Angolan guda bat dagoelako, baina azkenean zorte handia izan dut. Denbora luzez egon naiz basoan bizitzen nire familiarekin janaria, lo egiteko lekua eta ezer gabe. Gainera, soldaduetatik alde egin behar genuen, baina egoera niretzat asko aldatu da, orain eskolara noa eta bertan matematikak eta portugesa ikasten dut. Eskolatik ateratzean irakaslea edo gidaria izan nahiko nuke, horrela nire gurasoei beraien herrira eramango nituen´´.

 Eskolan ez dauden umeak, beste ekintza batzuk burutzen dituzte, esate baterako, lan egiten dute baina beste batzuk gerran parte hartzera behartuta daude. Ume hauek ez dute beste errealitate bat ezagutzeko aukerarik, eta haien bizitza osoa ematen dute armekin.

 Amaitzeko esan beharra dago, azken urte hauetan zenbait mugimendu internazional sortu direla. Mugimendu hauek, ume soldaduekin amaitzeko helburua daukate, eta ume horiek, Eduardo bezala, eskolara joateko eskubidea izatea da haien helburua. Baina hau ez da erreza izango hainbat herrialdetan familien pentsamoldea ume soldaduen alde dagoelako. Familiek uste dute, haien seme-alabek beste gizaki batzuk hiltzeko jaio direla, eta hori burutik kentzea oso zaila da, baina saiatu egin beharko gara denon artean ume guztiak eskolara joateko eskubidea izan dezaten.

domingo, 17 de noviembre de 2013

Kultur aniztasuna gaur egungo eskolan

   Duela bi urte hezkuntza arloan gertatutako gatazka bati buruz hitz egingo dut. Islamiar lurraldeetan kultura anitza daude, haien artean emakumezkoak burka eramateko ohitura daukate. Ohitura honen aurrean jarri ziren Melillako institutu batean eta Chadi izeneko ikasle bati burka eramatea klasean debekatu egin zioten.  Bere oinarrizko hezkuntzari uko egitera bideratu egin zioten. Debekazio horrek eskola uztera eraman zion Chadiri. "Si no me dejan llevar burka no quiero estudiar" esan zuen Chadik.
  
   Neskato honek 15 urte zituen gertaera hau emandakoan, eta bere gurasoek inolako eragina izan zutela bera hartutako erabakian defendatzen du, nahiz eta zenbait irakasle eta beste arlotako profesionalak aurre egin bere egoerari eta eskolatik bota egitea aukeratu zuten. Hauek heziketa amaitzera bideratzen zioten, bere kulturari uko eginez, hau da, burka barik klasera joaten.  Debekatuta zeukanez burkarekin klasera joan, etxean geratzea erabaki egin zuen eta lanbide bat ikastea bere azkeneko aukera izan zen. Hurrengo hitzetan ikus dezakegu hartutako jarrera:
  
   "Soy la mujer más feliz. No me importa perder el curso. Si no me dejan llevar el burka no quiero estudiar. Quiero hacer algo útil. Estudiaré cocina, pero donde haya solo mujeres. Un hombre no me puede ver" zioen.

   Gai hau aukeratu dut, gaur egungo hezkuntza arloan kultura anitzetako ikasleekin eman beharko dugulako denbora, eta zenbait kultura ezagutzea eta batez ere errespetatzea ezinbestekoa da. Haien lekuan jarri eta enpatiaz jokatu ahal izateko. Jarrera ulerkorra nagusitu behar da eta ez gurea ez den kultura debekatzen eta zailtasunak ezartzen saiatu. Guztion arteko elkarlana sustatu, noizbait berdintasunera ailega gaitezen.

sábado, 16 de noviembre de 2013


EGINEZ IKASTEN ( txirringan ibiltzea bezala)

 

Eskola gaur egun ezagutzen dugun moduan, publikoa, adinen bitartez bananduta, gela itxitan,... Ilustratuen garaian hazi zen eta gaur egun arte ia ez da aldatu. Eskola hori prestatu zutenean, hau da industralizazioa hazi zenean beste bizimodu eta pentsamolde desberdina zegoen eta garai horretarako beharretarako prestatuta zegoen. Horren adibide eskolaren egitura da, bai kanpotik, bai barrutik. Kanpotik, edozein eskola fabrika baten antzera du, eta barrutik kate-muntaia dirudi, geletan bananduta, pisutan bananduta, ikasgaiez banatuta...

 

Umeek ez dira eskoletara ikastera joaten, derrigorrezkoa delako eta bestela errepresioren bat izango dutelako joaten dira. Horrekin ez dut esan nahi ez dutela eser ikasten, geografia, lengoaia... Baina bakarrik azterketa gainditzeko, aste bat barru ez dira ezertaz gogoratuko. Gainera mila gauza ikasi behar dute elementu taulatik, gotikoren arkitektura nolakoa den jakitera.

 

Gaur egun eskoletan, %90 teoria da eta gehienetan teoria errepikatzen ikasten dute, honek egiten duena da umeek duten interes guzti-guztia galtzea. Ikasleak bakarrik teoriaren bitartez ikasten badute, gertatu liteke haiek ikastea, baina ez ulertzea. Ikasitakoa praktikan jartzen badute, benetan ulertuko dute eta praktikak egitez ikasten badute, gehiago ikasiko dute benetan ulertu dutelako.


 

sábado, 9 de noviembre de 2013

HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Sarrera honetan hezkuntzaz eta teknologia berriez hitz egingo dizuet. 
Argi dago gure gizartean, teknologia berriak geroz eta garrantzia gehiago dutela, informazioaren eta komunikazioaren garaian bizi baitgara. Gaur egungo gizartean integratzeko, beharrezkoa da alfabetatze teknologikoa eta eskoletan hori ahalbidetu beharra dago, aurrerapen handia ekartzen baitute.
Hezkuntzan ere eragina izan dute, horregatik teknologia berriak hezkuntzan txertatzea beharrezkotzat jotzen da, egunerokotasunean eta edozein esparrutan tresna bezala erabiltzeko. Tresna horiek, ordenagailuak, proiektoreak, arbel digitalak etb. dira.
Ordenagailuak ezinbesteko lan tresna  izan daitezke ikastetxeetan, baina ez dira edozein modutan ibili behar. Tresna hauekin erraztu egiten da informazioa bilatzeko prozesua, hala ere, haurrei informazioa nola eskuratzen den erakutsi behar zaie eta horrez gain aurkitzen duten informazioa, aukeratzen eta  analisatzen. Informazioa eskuratzeaz gain, beste zenbait gauza ere egin daitezke, informazioa, eraldatu, sortu, gorde eta elkarbanatu. Ikasleek lan horiek gutxinaka gutxinaka, beraien kabuz egingo dituzte eta horrekin batera, ikaslearen autonomia bultzatuko da. 
Baina baliabide hauek erantzunkizunez erabiltzen ez badira, desegokiak izan daitezke ikasleen hezkuntzan, izan ere ordenagailuetan informazioa bilatzeaz gain beste zenbait gauza egin daitezke, jolastu adibidez eta ikasleak horretarako erabiltzen badute, ez die onurarik egingo, kaltea baizik, irakasleak agindutakoa egin beharrean jolasten dabiltzalako eta gelako erritmoa jarraitzen ez dutelako.
Irakasleei dagokienez, beraien metodologian eta programazioan aldaketak egin beharko ditzute, ikasleek jarduerak egiterako orduan, teknologia berriak tresna bezala erabil ditzaten. Gainera, haurrei irakatsi ahal izateko teknologia berriak kontrolatzen jakin behar dute, eta denbora eman beharko dute ikastaro eta prestakuntzak egiten teknologia berriak menperatzeko.
Helburua ez da teknologia berriak nola dabiltzan ikastea, baizik eta teknologia berriak tresna gisa erabiliz, ezagutza berriak lortzea eta informazioa lortuz gehiago jakitea.
Kontuan hartu behar da, ordenagailuak erabili arren ariketak egiterakoan garrantzitsuena ariketaren edukiak direla eta ez ordenagailua nola erabiltzen duen.
Beraz teknologia berriak aurrerapen handia diren arren, nola erabili behar diren irakatsi behar zaie haurrei, erabilera desegokia eman ez diezaieten.



viernes, 8 de noviembre de 2013

KIROLA ETA HEZKUNTZA



Kirola praktikatzean, eskolan eta familian ikasten ditugun baloreak praktikara eramaten dira, adibidez errespetua eta solidaritatea.

Honekin ez da goraipatzen maila handiko kirola, baizik eta umeak eta gazteak haien denbora librean egiten dituzten jarduerak. Ekintza hauekin autokonfidantza eta bakoitzaren pertsonalitatea hobetzen laguntzen digu. Kirolarekin umeak ez dira handiago sentitu behar, helburua hori ez delako. Honek daukan helburua arau sozialak, baloreak eta esfortzua ikustea da.

Haien heziketan parte hartzeaz gain, kirola osasunerako ere oso garrantzitsua da. Ekintza hauek eginez gero, zenbait arazo neurotiko edo psikotiko saihestu ditzakegu.

Aipatutako guztia kontuan hartuta, konturatzen gara kirola umeentzat oso garrantzitsua dela. Umeek egiten duten lehenengo ekintza jolastea da eta gero hasten da kirola egiten. Kirola usterako orduan zenbait arazo sortu daitezke, batez ere nerabezaroan, ekintza hau egitean beste gauzaz ez baituzu pentsatzen.

Kirola arrakasta izateko bai umeak baita gazteak ere motibatu behar zaie, jardueretan %100 emateko. Hau lantzea entrenatzaileen eta heziketa fisikoko irakasleen ardura da, nahiz eta gehienetan asko ez landu. Hau gertatzen bada umeak ez du disfrutatuko nagusiak ez baitio kasurik egingo.

Gainera, umeak entrenatzailea edota heziketa fisikoko irakaslea asko errespetatuko du. Berarentzat adibide ona izango da, eta horrek bultzatu egingo dio haiekin harreman ona izateko.

Motibazioa bakarka eta taldeka egin beharko da, eta jakinarazi behar zaio umeari kirola ez dela ahalik eta gehien irabaztea, baizik eta bere mugak behin eta berriz gainditzen saiatzea.

sábado, 2 de noviembre de 2013

BAKERAKO HEZKUNTZA


GARRANTZI OBJETIBOA

Bakearen hezkuntza prozesu bat da, non baloreak eta ezaguerak eskuratzen saiatzen garen.
Baloreak hurrengoak dira: errespetua, askatasuna, solidaritatea eta aniztasuna. Horrez gain jarrera, konportamendu eta trebetasunak lantzen ditugu, bakea lortzeko, harmonian bizitzeko gure buruarekin, izaki bizidun guztiekin eta naturarekin.
Gure gizartean egoismoa eta indarkeria nagusitzen dira, horregatik hauekin amaitzea eta beste balore batzuk ezartzea da gure helburu nagusia. Gainera gizartean pertsonen arteko harremanak egokiak izan daitezela lortu nahi dugu.
Gizartean beharrezkoa da hau lantzea, guztion eskubidea delako, hori dela eta azken urteetan igoera nabarmena izan du bakearen hezkuntzak, bai teorikoki eta praktikoki ere. Herrialde batzuek, prozesua hau haien hezkuntza programetan sartu dute eta zenbait bilera garrantzitsu egon dira, joera garrantzitsu eta ekintza planei buruz hitzegiteko. Gizarte demokratiko guztiek giza eskubideen eta bakearen ezagutza eta errespetu sakona herritarren artean sustatzeko betebeharra dute.

HEZKUNTZAN DUEN ERAGINA

Bakearen hezkuntza, ez da hezkuntza formalean bakarrik emango, hezkuntza ez formalari eta informalari ere badagokio, lan hau egitea. Egiten den lana eguneratuta egon behar da, urteetan egoera aldatu egiten delako eta horrez gain jarraipen bat egin behar zaio, helburuak lortzen diren jakiteko.

Ikasleengan
Ikasleek balore eta jarrera batzuk barneratzea da, helburua. Ikasgeletan egiten diren jarduera ezberdinen bidez eta irakasleak eredu izan behar du.
  • Beste talde batzuekin ekintzak egitea, lehen aipatutako baloreak hobetzeko, eta baita dialogoa, bakea, armonia eta oker dauden gauzak ikusteko trebezia lantzeko. 
  • Afektibitatea, sentsibilitatea, eta biguntasuna lantzea, horrela gure ondoan daukagun kidea baloratzen jakingo dugu, nahiz eta sexua, adina, arraza, erlijioa, nazionalitatea.... desberdinak izan. 
  • Klasean ikaskideen artean gertatutako arazo edo iskanbilei era baketsuan soluzioa nola bilatu irakatsi nahi diegu. 
  • Giza eskubideak eta funtsezko askatasunak ezagutu behar dituzte eta horien errespetua indartu.
  • Giza nortasuna eta gizakiaren duintasunaren zentzua erabat garatu behar dute.
  • Sexuen arteko elkar ulertzea, tolerantzia eta berdintasuna sustatzea, eta herrialde, herri indigena eta talde guztien arteko adiskidetasuna bultzatzea, edozein arraza, nazio, etnia, erlijio eta hizkuntza edukita ere.
  • Pertsona guztiek gizarte aske batean parte hartzeko aukera dutela ulertaraztea.
Irakaslearengan
  • Klaseko programazioa egiterako orduan, kontuan izan behar du, ikasleak bakearen hezkuntzarako hezten ari dela.
  • Jarrera batzuk transmititu behar ditu, eta horretarako barneratuta eduki behar ditu.
  • Bakerako hezkuntza lantzeko jarduerak prestatu behar ditu eta ikasleen gidaria izan behar da, laguntza eskainiz.
  • Irakasleek egin dezaketen zenbait joko bakerako hezkuntza hobetzeko, hurrengoak dira; 
    • Zapalketaren jokoa: hamar pertsona baino gehiago behar dira. Bikoteka jarri behar dira ikasleak eta haien arteko distantzia handia da. Bikote bakoitzeko kide bat gelatik ateratzen da, eta beste kidea bere esklaboa dela azaltzen zaie.  Jokoan bi-hiru minutu iraun behar du, ez gehiago gatazkak sortu ahal direlako. Honen helburua hurrengoa da, umeak konturatzea zenbait mekanismoen bidez zapalkuntza egiten dela. 
    • Zineforum: pelikula zehatz bat ikustea, adibidez Hoy empieza todo edo American History x. ikustean debate bat egin bakearekin zer ikusia daukan informazioa analizatzeko. 
Erakundeetan 
Gure gizartean pertsona guztien bizitza, duintasuna eta eskubideak babesteko hezkuntza-lan handia behar da. Baina lan horretan ez da nahikoa hezkuntzaren lana, gizarte sektore askok parte hartu beharko dute. Erakundeek buruzagi izan, bultzatu eta koordinatu egin beharko dute, hala ere benetako protagonismoa gizarteari dagokio.
Badaude zenbait erakunde, bakearen hezkuntzarako lan eskakizunei berariazko erantzuna eman dietenak. 
Euskal autonomia erkidegoko erakunde eragileak:
Eusko Jaurlaritzako sailak, foru aldundiak, udalak, EUDEL, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordea, Arartekoa, Emakunde, Gazteriaren Euskal Kontseilua, Euskal Herriko 
Unibertsitatea (UPV-EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea…
Ekarpenak egin dituzten beste erakunde batzuk:
Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzako Euskadiko Elkarteen Foroa (gobernuz kanpoko 30 erakunde baino gehiagok osatzen dute), Amnesty International, Baketik, Covite, Escola de Cultura de Pay, Gesto por la Paz, Eliza Katolikoa, Unescoetxea, INICEF, UNESCO, NBEren Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoa eta Giza Eskubideen Komisarioa (Europako Kontseilua).

GENERO IKUSPEGIA

Bakearen hezkuntzak, berdintasuna bultzatzen du, bi sexuak aukera berdintasunean tratatuz.
Barneratzen dituzten jarrerei ezker, elkarren arteko harremanak hobetzen dira, errespetu handiagoz jokatzen dute.

ITURRIAK

http://www.argia.com/fitx/bestelakoak/plana2007.pdf  web orrialde honetan 2008-2011ko bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntzako euskal plana dago.

web orrialde honetan, bakerako hezkuntza era egokian irakasteko erabili ahal ditzakegun zenbait ariketa agertzen dira.  http://www.vinculoeducativo.ayudaenaccion.org/wp-content/uploads/2009/08/dossier-actividades-ed-paz-mail.pdf

Beste web orrialde hauetan bi diapositiba multzo aurkitu ditugu. Bertan bakerako hezkuntzaren informazioa ematen da.  http://www.slideshare.net/AliciaMartinez11/educacion-para-la-paz-26434765?from_search=2