viernes, 22 de noviembre de 2013

HEZKUNTZA ESKUBIDEA

Denok dakigun moduan, gaur egun ume asko ez daukate eskolara joateko aukerarik. Munduan zehar, 121 milioi ume eskolatu gabe bizi dira, batez ere hirugarren munduko herrialdeetan gertatzen da hau. Gerraren eta pobreziaren erruz ezin dute ikasketak burutu eta hori saiesteko, 60.000 milioi euro beharko ziren.

Eduardo, 12 urte dituen ume bat Angolan bizi da, eta bere historia hurrengoa da; ``nire bizitzaren momentu gehienetan ezin izan dut eskolara joan Angolan guda bat dagoelako, baina azkenean zorte handia izan dut. Denbora luzez egon naiz basoan bizitzen nire familiarekin janaria, lo egiteko lekua eta ezer gabe. Gainera, soldaduetatik alde egin behar genuen, baina egoera niretzat asko aldatu da, orain eskolara noa eta bertan matematikak eta portugesa ikasten dut. Eskolatik ateratzean irakaslea edo gidaria izan nahiko nuke, horrela nire gurasoei beraien herrira eramango nituen´´.

 Eskolan ez dauden umeak, beste ekintza batzuk burutzen dituzte, esate baterako, lan egiten dute baina beste batzuk gerran parte hartzera behartuta daude. Ume hauek ez dute beste errealitate bat ezagutzeko aukerarik, eta haien bizitza osoa ematen dute armekin.

 Amaitzeko esan beharra dago, azken urte hauetan zenbait mugimendu internazional sortu direla. Mugimendu hauek, ume soldaduekin amaitzeko helburua daukate, eta ume horiek, Eduardo bezala, eskolara joateko eskubidea izatea da haien helburua. Baina hau ez da erreza izango hainbat herrialdetan familien pentsamoldea ume soldaduen alde dagoelako. Familiek uste dute, haien seme-alabek beste gizaki batzuk hiltzeko jaio direla, eta hori burutik kentzea oso zaila da, baina saiatu egin beharko gara denon artean ume guztiak eskolara joateko eskubidea izan dezaten.

1 comentario:

  1. Ez dut ikusten zein lotura egiten duzun zure bizitzarekin. Ez baduzu egiten ez zarelako praktikak egiten Angola, Namibia edo Zinbabwera joan behar, ez badago loturarik, zer da horiei begira geratzea? Morboa? Intsentsibilisatze prozesua?
    Zerbait egitera ez bazaitu eramaten, ez dauka zentzurik horri begira geratzeak; hezkuntza arazoak lekutan daudela pentsatzera ere eraman zaitzake eta han zein hemen baduzu non lagundu, hori egin behar duzula uste baduzu.

    ResponderEliminar