miércoles, 18 de diciembre de 2013

Irakasle Funtzioan ikasitakoa


   Gaur lau hilabete honetan ikasitakoari buruz mintzatuko naiz, hiru taldeetan bananduko dut: taldeka ikasitakoa, blogean ikasitakoa eta banaka ikasitakoa. Landu dugun gai nagusia hezkuntza izan da eta horren inguruan emandako gatazkak eta klabeak aztertzen jardun dugu. 
  
   Hasierako klaseetan blog bat sortzen eman genuen denbora, taldeka elkartu ginen, Gu geu talde izena aukeratu eta zenbait sarrera egiten  hasi ginen. Talde sarrera horiek: ikasteko jaioak bideoa , hezkuntza diapositiben bidez azalduta, umeen heziketarako ariketa ezberdinak eta hezkuntza ereduak aldatuz hezkuntzari buruz hainbat informazio pilatzea lortu genuen. Haien gainean hausnarketa egiteko eta hezkuntzaren munduan lehenengo pausuak emateko.  Nire sarrerei hasiera emateko kirolaren garrantzia heziketara bideratutako gaia aipatu nuen, nola erabili ditzakegu beraiek gustuko dituzten gauzak ikasi egiteko eta hezteko.

   Blogarekin aurrera egiteko klasean emandako Robert Rosenthal pigmalion efektuari  buruzko testua analizatu, bertan, hezkuntzan gertatutako arazoen konponbidea azaltzen du. Honekin ikasi egin nuen irakasleak beti objetibotasunez jokatu behar duela, inork diskriminatu gabe, beraien kultura eta jarrerak errespetatuz. Hau da, bere kanpoko itxuragatik aurre usteak alde batera utzita. Honez gero, gu izandako irakasle miresgarri batekin hitz egitera bultzatu gintuen Juan eta honen helburu irakasle onaren eredua jorratzea izan zen. Zenbait klabe eta esperientzia jaso nituen nire irakaslearengandik gero batean erabili ahal izango ditudanak.
   
   Klasean irakasleak aipatutako hiru gai desberdinei buruzko lanketa egin behar zen. Hezkuntza eta eskola zertarako? Gai horiek hurrengoak ziren: LOE/LOMCE arteko ezberdintasunak, legedian emandako aldaketak edo egokitzapenak adieraztea eta irakaslearen betebeharra zein den azaltzea. Hauen inguruan denbora eman genuen eta talde bakoitzak bat jorratu behar zuen gero klasean beste gaietako taldekideekin elkartzeko eta pilatutako informazioa besteei azaltzeko.

    Talde moduan lan ugari egin ditugu, azpimarratzekoak etengabeko hezkuntza, talde sarrerak/kontzeptu mapak eta tutoretza lanketa. Etengabeko hezkuntzan gai librea aukeratzeko aipatu zigun irakasleak, gu bakerako hezkuntza aukeratu genuen. Bakerako hezkuntza prozesu bat da non baloreak eta ezaguerak eskuratzen, irakasten eta ikasten saiatzen garen. Besteei transmititzeko zenbait balore, hala nola errespetua, askatasuna, solidaritatea eta aniztasuna. Gaur egun aspektu honetan gizartea ez dago batere heziturik eta honek jarrera, konportamendu eta trebetasunak lantzen ditu. Ez da soilik klaseko egoeran ematen baizik eta hezkuntza informalean baita ere. Eta ez da soilik irakatsi beharreko prosezua baizik eta barneratzeko eta erabiltzekoa, gaur egun ematen den indarkeriarekin amaitu egiteko eta elkarlana eta enpatia sustatzeko. Azkenik gure lanari balorazio bat emateko errubrika bat egin genuen eta benetan gure ideia ulertu den jakiteko kideek idatzitako laburpena aztertzen eman genuen denbora.

    Tutoretza bat nola egiten den ere aztertu egin dugu, zeintzuk diren aipatu beharreko datuak: erabili beharreko gidoia eta orientazio galderak (taldeka eta banaka gurasoekin tutoretza), gurasoekin egindako bileraren grabaketa eta azkenik errubrika. Honekin ikasi dugu guraso talde bati nola aurre egin behar diogu eta zeintzuk dira azpimarratu beharreko aspektuak eta hobetzeko aspektuak ere errubrikaren bitartez. 


 

 

          Ikasurte honetan hasi nahiz Lehen Hezkuntzako gradu bat ikasten, txikitatik nahi nuena izan da eta horregatik pozik nago. Gradu honetako ikasgai bat Irakasle funtzioa zein den jakitea da eta ikasgai horregatik sortu da blog hau. Sarrera honetan hitz egingo dut kurtso hazieratik gaur egun ikasi ditudan gauza nagusiak edo behintzat egin ditudan lanak eta abarrekoak.

 

          Kurtso hazieran ikasi nuen lehenengo gauza, psikodidaktikak existitzen zirela, garrantzi handiko gauza ez dirudi, baina niretzat bada. Beste hazieran ikasitako  gauza bat izan zen, kontserbatoriora joanda unibertsitateko irakaslea izan dezakezula, ere ez dirudi  garrantzi handiko gauztia, baina nire uztez musika ikasi dutenak friki utzak gara eta ezin diogu musika ikasteari edo gure bizitzatik kentzea.

 

          Hau, alde batean utzita, ikasi nuen lehenengo gauza izan zen blog bat egitera. Blog hau beste hiru klase kideekin egin nuen eta ez nituen ezagutzen, gaur egun elkar ezagutzen gara eta uzte dut hoberako. Blog honetan 26 sarrera egin ditugu. Sarrera hauetan gauza ugari ikasi ditut, baina bi taldeetan banatuko nahiko nituzke, enengobanaka egindakoak eta taldeka egindakoak.

 

          Lehenengo, banakakoei buruz hitz egingo dut. Blogari haziera emateko bideo bat igo nuen (born to learn), bideo hori ikusita nuen baina oso beti interesgarria da berrikustea. Hazierako egunetan egin nuen beste sarrera bat, pigmalion efektuari buruz hitz egiten du. Pigmalion efektua klasean irakatzi zigun irakasleak eta gure kabuz bilatzen eta bera emandako informazioarekin egin nuen. Hitz gutxitan esanda pigmalion efekturi deritzo, besteek gu gan dituzten sinesmenak eraginak izango dituztela gure jokabidean. Igo nuen hurrengo gauza irakaslearekin egin nuen elkarrizketa izan zen. Irakaslearekin denbora asko egon nintzen ia nire laguna delako eta hitz egin nuen guztia ezan zidan musika utzi eta lehen hezkuntza ikasiko nuela esan nionean. Blogean beste hiru sarrera egin ditut nire kabuz eta esan behar dut oso pozik nagoela nire sarrerekin.

 

          Bigarrengo, blogera taldeka igo ditugun sarrerei buruz ekingo diot.

Taldeka bi kontzeptu mapa egin ditugu eta esana behar dago ez direla erresak izan. Kontzeptu mapa hauek mindomo programarekin egin ditugu, beraz mindomo erabiltzen ikasi dut, bata hezkuntza mistoa eta segregatuari buruz zen  eta bestea irakasle on bat deskribatzen zuen. Taldeka egin ditugun beste bi gauza izan dira bakerako hezkuntza gaia jorratu eta tutoretza lanari buruz ekitea. Bakerako hezkuntza aukeratu genuen gai interesgarri bat iruditu zigulako.Bakerako hezkuntzari buruz informazioa bilatzen ari nuenean konturatu nintzen ia leku guztietan, talde terrorista armatuei buruz (etiketak jarri gabe) hitz egiten zutela, baina bilatzen eta bilatzen arazoak era baketsuan konpontzeko eta informazio ugari aurkitu genuen. Gai honi buruz poster bar egin genuen eta klaseko beste talde batzuei azaldu genien. Azaldu eta gero ebalua gida bat egin genuen beste klase kideek zer ulertu duten ikusteko eta  irakaslea, hau da gure burua ebaluatzeko. Lan horren inguruan aipatu behar dut beste klaseko taldeek haien gaia esplikatu ziguten eta gai bati buruz bera baino gehiago nekien, baina guztiak oso ondo azaldu zuten.Beste alde batetik, tutorearen lanari buruz lan egin genuen ere. Lan horretan tutorea eta orientazailearen egin beharrekoak zein ziren ikasi genituen, gutxi gora behera.
 

Lan horrekin ikasi genuen beste gauza bat izan zen, eskolako lehenengo batzar bat nola egin ikasi, gainera oso interesgarria eta atsegina izan zen lan guztia egitea.

 

          Azkenengo bukatuko nahiko nuke LOMCE eta LOEri buruz hitz egingo dut. Lan hau uzte dut lehenengo lana izan zela. Lan hau egiteko irakasleak informazioa eman zigun eta talde bakoitza LOE edo LOMNCE beste ikas kideei azaldu behar genion eta haiek guri,Bukatzeko ezan beharra dago ikasgai honetan lan ugari egin arren gustura egon nahiz bai klasean bai lanak egiten.
https://www.mindomo.com/mindmap/sample-mind-map-159e7808a8b449cabe6a3f379b674a56

domingo, 15 de diciembre de 2013

IRAKASKUNTZA FUNTZIOAN IKASITAKOA





Kurtso honetan irakasle funtzioan ikasitakoari hitz egingo dut. Ikasitakoa lau arlo desberdinetan banatu dut; blogean ikasitakoa, klasean ikasitakoa eta talde eta bakarkako lanetan ikasitakoa.

Blogaren bidez ikasitakoarekin hasteko, zenbait sarrera eginez izan da. Hauetako bat kirola eta hezkuntzarekin zeukan harremana. Sarrera hau egitean, konturatu nintzen hauek biak erlazionatuta zeudela eta kirola eginez errespetua eta elkarlana irakatsi ahal diegula umeei. Beste alde batetik, hezkuntzaren historiari buruzko sarrera bat egin nuen, lehenengoa hain zuzen ere, eta honekin gaur egun eta aitzinean zegoen hezkuntza konparatu ahal izan dut.

Taldeko lanarekin hezkuntzaren arloko zenbait gauza ikasi ditut. Hasteko, etengabeko hezkuntza gaiari dagokionez, talde bakoitzak gai bat aukeratu behar zuen. Guk, bakerako hezkuntza aukeratu genuen eta honen garrantzi objektiboa eta subjektiboa landu genuen. Garrantzi subjektiboari begira, arazoei konponbidea bilatzen ikasteko zela konturatu ginen, indarkeriarekin amaitzeko eta elkarlana eta enpatia bultzatzeko baliozkoa zela. Horrez gain, harremanak sendotzeko erabilgarria zela uste genuen. Garrantzi objektiboa kontuan hartuz, zenbait balore lortzen saiatzen da bakerako hezkuntza, askatasuna solidaritatea, aniztasuna eta errespetua. Gainera ez da bakarrik hezkuntza formalean ematen, baizik eta informalean eta ez formalean ere. Beste alde batetik, ikasleen, irakasleen eta erakundeen lana da hau sustatzea. Ikasleek baloreak jaso behar dituzte, arazoei konponbidea bilatu eta gizarte aske bat sortu. Irakasleek berriz, jarrera on bat transmititu behar die ikasleei eta beraiekin ekintza edo jarduera bereziak egin. Amaitzeko, erakundeetako buruzagiek bakerako hezkuntza bultzatu behar dute irakasle eta ikasle praktikatu dezaten. Gai honekin jarraitzeko, errubrika bat sortu behar izan genuen, beste taldeko kideen azalpenak baloratzeko eta etorkizunean notak nola jarri beharko diren jakiteko.

Taldeko lanarekin jarraituz, tutoretzen arloa landu genuen irakasgai honetako azken asteetan. Lan egiten hasi baino lehen tutoretza eta orientazioari buruzko zenbait galdera egin behar izan genituen. Gero, guraso bakar batekin edo klase bateko guraso guztiekin tutoretza bat prestatu behar izan genuen. Guri azken hau tokatu zitzaigun eta bilera egiteko gidoi bat sortu genuen. Bertan zenbait dokumentu sartu genituen, eta dokumentu hauek egiten ikasi genuen. Gidoia eta dokumentuak egin eta gero, grabaketa bat egin genuen, eta bertan lehen aldiz tutore izango banintz bezala sentitu nintzen. Grabaketa bukatzean, beste errubrika bat egin behar izan genuen bideoa baloratzeko eta gure kritikotasuna lantzeko. Modu honetan gaizki egin nuena ikasi nuen eta zuzentzen saiatuko naiz.

Taldeko lana alde batera utziz, lan indibidualarekin ikasitakoa azalduko dut. Modulu lanerako lau testu irakurri behar izan genituen eta hauetako batekin kontzeptu mapa bat sortu behar izan genuen. Beste lan interesgarri bat irakasle onari buruzkoa izan zen. Bertan guk izandako irakasle onenari elkarrizketa bat egin behar izan genion. Hau burutu eta gero, ikasitakoaren azalpen testu bat egin genuen, blogeko sarrera moduan. Ondoren gure taldeko beste kideekin taldeko testua eta horren kontzeptu mapa egin behar izan genuen. Lan honek asko lagundu digu etorkizunean irakasle onak izateko eta guri iruditzen zaizkigun adibideei itxuratzeko. Lan indibidualekin amaitzeko, irakaskuntza funtzioak eta gaitasun komunikatiboa lotu behar zituen lan bat egin genuen, nola den irakaskuntzan aritzea adierazteko.


Amaitzeko, klasean ikasitakoa aipatuko dut. Hasteko, klaseak hasi eta berehala, kartel batzuk egin behar izan genituen. Bakoitzean gai batzuen 10 ideia nagusi agertu behar ziren, bakoitzaren azalpenarekin. Gaiak LOMCE eta LOEren desberdintasunak, lege aldaketak eta irakaslearen bete beharrak ziren. Horrez gain, pigmalion efektua ere landu genuen klasean. Bertan, testu bat irakurri eta gero, aztertu behar izan genuen. Bertako ideia nagusiak atera genituen, adibidez, ezin dezakegula ume bat diskriminatu bere itxuragatik edo irakaslearen jarrera oso garrantzitsua dela umearentzat, ondo egoteko, motibatuta egoteko eta guztiei kasu berdina egiteko. Amaitzeko, klase batean, talde bakoitzeko kide batekin elkartu ginen eta landutako etengabeko hezkuntzaren gaiak azaldu genituen. Poster baten laguntzarekin bakerako hezkuntza azaldu nuen ni, eta besteek konfiantza, diziplina eta integrazio soziala azaldu zidaten.

IKASITAKOA






Irakasgai honetan, gauza asko ikasi ditut, ia konturatu gabe, izan ere, gai desberdinak emateko erabili dugun metodologia oso dinamikoa izan da.

Eman dugun gaietako bat, tutoretza izan da. Tutoretza lantzeko taldean egin dugu lan, informazioa aurkitu ondoren tutoretza bat egiteko gidoia egin eta beharrezko dokumentuak bildu genituen. Gero benetako tutoretza bat izango balitz bezala, beste ikaskide batzuekin, guk prestatutakoa praktikan jarri genuen. Metodo honekin, tutoretza bat egiteko zer behar den eta gurasoekin nola hitz egin behar den ikasi nuen, baita besteen aurrean hitz egiteko orduan izan behar diren jarrera egokiak zeintzuk diren. Gainera konturatu nintzen, garrantzitsua dela batzarra egin baino lehen dena prest izatea eta kasu batzuetan gurasoen galderei erantzutea zaila izan daitekeela.

Irakaskuntzari buruz aritu garenean, irakaskuntzan aritzea zer den eta irakasle ona nolakoa izango litzatekeen ikasi dugu eta horretarako, guk miresten genuen irakasle bati egindako elkarrizketaz baliatu gara gehienbat. Eta elkarrizketa hau egin eta gero, gure taldekideekin batu ginen, eta elkarrekin irakasle izatearen zailtasunak zeintzuk diren konturatu ginen, denen informazioa alderatzerakoan.

Argi dago klasean egiten dena modu batean edo bestean ebaluatu egin behar dela eta nola egiten den ere ikasi dut, eta ikasleak ez ezik, taldea eta irakaslea ere ebaluatu behar direla. Ikasleak ebaluatzeko orduan errubrika egin dugu eta irakaslea eta taldea ebaluatzeko, irakasleak ikasleen noten media egin daitekeela esan zigun eta gero guk, gure ustez metodo egokia zein den pentsatu behar izan genuen, modu honetan egokiena irakaslea ebaluatzeko ikasleen notarik altuena erabili genuen eta taldea ebaluatzeko orduan, taldekide guztien noten media egitea zela egokiena pentsatu genuen.

Nola ez hezkuntzari buruz aritu gara denbora guztian, eta hezkuntza motak aztertu ditugu, misto eta bereizia besteak beste, honako hau lantzeko testu batzuk landu ditugu eta gero mapa kontzeptual bat egin, guzti hau modulu lanera bideratuta. Hezkuntzan egon diren aldaketak ere landu ditugu, LOE eta LOMCEn eman direnak, talde bakoitzak landu eta kartulina baten bidez beste taldeetakoei azalduz. Eta pigmaleon efektua ere landu genuen. Hau landuta, ohartu nintzen irakasleek, nahita edo nahi gabe ikasle batzuei besteei baino arreta gehiago jartzen dietela eta batzuetaz beste batzuetaz baino gehiago espero dutela eta honek eragin handia dauka ikasleengan.

Lan gehienak taldeetan egin ditugunez, taldean lan egiten ikasi dugu. Adibidez, ariketa bat, talde bakoitzak beraiek aukeratutako gaia lantzea izan zen, zer den eta hezkuntzan nola landu, gure kasuan bakerako hezkuntza. Gaia landu eta gero poster bat egin genuen eta beste taldeetako jendeari azaldu genion, beraiek egiten zizkiguten galderei erantzunez. Beraiek ere beraien gaiak azaldu zituzten era berean, niri azaldutakoak, bulling, autoestima, adimen emozionala eta egoera konfliktiboak izan ziren. Ikasteko modu hau egokia izan zen elkarri galderak egiten genizkionez, ezagutzak txapa entzunda baino errazago barneratu nituen.

Aipatzekoa da hasieratik azken egunera arte erabili dugun blog-a. Blog-a guk nahi izan ditugun gaiei buruz hitz egiteko tresna egokia izan da. Bertan hezkuntzari buruzko zenbait gai jorratu ditu bakoitzak eta aldi berean kritikotasuna eta hausnartzeko gaitasuna landu ditugu. Eta ezagutza hauek barneratzen ari nintzen bitartean, blog-a erabiltzen ikasi dut, nire teknologia berriekiko gaitasuna hobetuz.

Eta azkenik ezan beharra dut, aurrean aipatu ditudan jarduera guzti hauek egiten, etorkizunean nik haurrekin erabiltzeko metodo ezberdinak ikasi ditudala.

martes, 10 de diciembre de 2013

Irakaslearekin egindako elkarrizketa

Horain dela denbora asko nire irakaskuntza funtzioko irakaslea esan zigun irakasle miresgarri bati buruz erredakziotxo bat egitea eta egun batzuk geroago irakasle horrekin elkarrizketa bat egitea galdera batzuk eginez.

Nire kasuan zorte asko izan nuen, deskribatu nuen irakaslea horain dela hamar urte esagutzen dut. Irakasle honek Juan Manuel deitzen da eta nire bombardinoko irakaslea izan da, baina ez dit bakarrik bombardinoa jotzea irakatzi baizik eta nire bizitzaren hain bat arloetan lagundu dit: neskekin, familiarekin, eskolarekin... Horregatik  ez zitzaidan bat ere kostatu berarekin gelditzea elkarrizketa bat egiteko. Jadanik berarekin egon nahiz zerbait edaten, afaltzen edo nire herriko jaietan parranadan.

Elkarrizkera egiterako orduan nire auzoko taberna batean gelditu ginen oso atzegina delako eta bera propozatu zuelako. Elkarrizketa jariotazun haundiz izan zen, lehengo gure bizitzaz hitz egin genuen denbola luzez, gehien hitz egin zuena huura zen konserbatorioko berriak kontatzen etab... Egin behar nuen elkarrizketa, hau da, prestatutak nituen galderak, gutxi iraudu zuen, baina taberna berean hiru ordu baino gehiago egon ginen hitz egiten. Hondorioz elkarrizketa honek oso ondo etorri zidan zerbait edatera eta denbora on bat pasatzeko.

domingo, 8 de diciembre de 2013


Denbora askea- Tiempo libre

 

          Umeekin denbora askeari buruz hitz egiten dudanean (tiempo libre) ez du esan nahi umeek dituzten denbora askea, baizik eta umeentzat dagoen alternatiba bat. Denbora askeko taldeak monitore talde batez osaturik daude eta umeentzako didaktikak prestatzen dituzte.  

 

          Denbora askeko talde desberdin asko daude eta bakoitzak bere metodologia erabiltzen du, batzuek kristau aldetik zuzenduak daude, konfirmazioa egiteko etab ; beste batzuek umeak ez dituzte adinetan banatzen edo bakarrik naturan lan egitera zuzenduak daudenak. Talde guztietan aktibitateak eta ekintzak egiten dira umeekin, batzuetan ez da erreza dinamika onak egitea errepikatu gabe horregatik hona hemen link hau http://www.tiempolibre.org/. Oso ona da momentu batean ideiak hartzeko edo azkenengo momentuan jolasaren bat prestatzeko. Espero dut erabilgarria izatea.

 

         





sábado, 23 de noviembre de 2013

TALENTU APARTEKO HAURRAK

Gaur egungo hezkuntza sistema behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko prest al dago?
Esan dezakegu, badaudela hainbat programa eta proiektu behar bereziak ditzten haurrei laguntzeko, baina aparteko talentua duten haurrek ere behar bereziak dituzte eta hauek dira gutxien aintzat hartzen direnak.
Haur bat talentu apartekoa den 12urtetik aurrera baieztatu daiteke, beraien adineko jendearekin konparatuz eta abilitate kognitibo eta adimenaren batez bestekoa nabarmen gainditzen badu. Baina, laguntza emateko, zein neurriak hartzeko, ez da haurrak 12 urte izan arte itxaron behar, garrantzitsua da diagnostiko goiztiarra egitea horrela haurrari jarraipen egoki bat egin ahal izateko.
Haur hauek, garapen kronologikoa eta adimenaren garapenaren arteko desoreka izaten dute. Arrazonamenduak eginez, buruarekin ulertzen dutena ezin izaten dute emozionalki jasan, ez baitute horretarako heldutasunik eta arazo horri aurre egiteko laguntza gelak egokiak izan daitzeke. Gela hauetan beraien intereseko gaiei eta sortzen zaizkien kezkei buruz hitz egin ahal izango baitute.
Klaseetan pasiboagoak izaten dira, lotsatiagoak, eta itxurak egiten dituzte beraien gaitasunak ezkutatzeko, irakasleak agindutako ekintzak besteen antzera edo okerrago egitera ere irizten dira. Gainera antsietate handiagoa izaten dute eta jarrera desegokiak hartu, ikasgelan aspertu egiten direlako.
Ikastetxe bakoitzean, moldaketa kurrikular indibiduala egiten da, ez dagoelako kasu hauetarako programa berezirik ezta materialik ere. Irakasleak ere ez dute izaten haur hauek tratatzeko jakintzarik, ez dute gaiarekiko prestakuntzarik edukitzen.
Haur hauei heziketa egokia emateko, diren bezalakoak onartu behar dira. Kontuan izan behar da, behar bereziak behar dituztela eta ez dela nahikoa beste gelakideek jasotzen duten heziketa ematearekin.
Beharrezkoa da, irakasleek argi izatea haur hauek dituzten prozesu kognitiboak bestekiko desberdinak direla. Batzuek terapia eta tratamenduak ere beharrezkoak dituztela. Irakasleek profesionaltasunez tratatu behar dituzte haur hauek eta baita beraien gurasoak ere. Behar izan ezkero haur hauei eskola orduak murriztu behar zaizkie, ordu gutxiago eman arren, ematen direnak eraginkorragoak izango dira horrela.
Irakasleak haurrarengan jarrera arraroak ikusten baditu, gurasoei, modu egoki batean, beste profesional batzuekin kontaktuan jartzeko gomendatu diezaioke, horrela duenaren diagnostikoa egin ahal izateko. Ezin du ezer gertatuko ez balitz bezala egin. 
Haur hauek motibatu egin behar dira, erronkak jarri behar zaizkie, beraien sormena bultzatu behar da, ulertuak sentiarazi eta babesa eman behar zaie. Ariketak beraiei egokitu behar zaizkie, gaiak beste era batean ulertzen baitituzte eta soluzioak emateko modua ere bestelakoa izaten da.
Baina guztia ez dute irakasleek egin behar, gurasoek ere beraien lana egin behar dute haurrei laguntzeko, eta kontuan hartu behar da, irakasle eta gurasoak elkarlanean aritzen badira haurrarentzat askoz onuragarriagoa izango dela.