sábado, 16 de noviembre de 2013


EGINEZ IKASTEN ( txirringan ibiltzea bezala)

 

Eskola gaur egun ezagutzen dugun moduan, publikoa, adinen bitartez bananduta, gela itxitan,... Ilustratuen garaian hazi zen eta gaur egun arte ia ez da aldatu. Eskola hori prestatu zutenean, hau da industralizazioa hazi zenean beste bizimodu eta pentsamolde desberdina zegoen eta garai horretarako beharretarako prestatuta zegoen. Horren adibide eskolaren egitura da, bai kanpotik, bai barrutik. Kanpotik, edozein eskola fabrika baten antzera du, eta barrutik kate-muntaia dirudi, geletan bananduta, pisutan bananduta, ikasgaiez banatuta...

 

Umeek ez dira eskoletara ikastera joaten, derrigorrezkoa delako eta bestela errepresioren bat izango dutelako joaten dira. Horrekin ez dut esan nahi ez dutela eser ikasten, geografia, lengoaia... Baina bakarrik azterketa gainditzeko, aste bat barru ez dira ezertaz gogoratuko. Gainera mila gauza ikasi behar dute elementu taulatik, gotikoren arkitektura nolakoa den jakitera.

 

Gaur egun eskoletan, %90 teoria da eta gehienetan teoria errepikatzen ikasten dute, honek egiten duena da umeek duten interes guzti-guztia galtzea. Ikasleak bakarrik teoriaren bitartez ikasten badute, gertatu liteke haiek ikastea, baina ez ulertzea. Ikasitakoa praktikan jartzen badute, benetan ulertuko dute eta praktikak egitez ikasten badute, gehiago ikasiko dute benetan ulertu dutelako.


 

2 comentarios: