sábado, 23 de noviembre de 2013

TALENTU APARTEKO HAURRAK

Gaur egungo hezkuntza sistema behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko prest al dago?
Esan dezakegu, badaudela hainbat programa eta proiektu behar bereziak ditzten haurrei laguntzeko, baina aparteko talentua duten haurrek ere behar bereziak dituzte eta hauek dira gutxien aintzat hartzen direnak.
Haur bat talentu apartekoa den 12urtetik aurrera baieztatu daiteke, beraien adineko jendearekin konparatuz eta abilitate kognitibo eta adimenaren batez bestekoa nabarmen gainditzen badu. Baina, laguntza emateko, zein neurriak hartzeko, ez da haurrak 12 urte izan arte itxaron behar, garrantzitsua da diagnostiko goiztiarra egitea horrela haurrari jarraipen egoki bat egin ahal izateko.
Haur hauek, garapen kronologikoa eta adimenaren garapenaren arteko desoreka izaten dute. Arrazonamenduak eginez, buruarekin ulertzen dutena ezin izaten dute emozionalki jasan, ez baitute horretarako heldutasunik eta arazo horri aurre egiteko laguntza gelak egokiak izan daitzeke. Gela hauetan beraien intereseko gaiei eta sortzen zaizkien kezkei buruz hitz egin ahal izango baitute.
Klaseetan pasiboagoak izaten dira, lotsatiagoak, eta itxurak egiten dituzte beraien gaitasunak ezkutatzeko, irakasleak agindutako ekintzak besteen antzera edo okerrago egitera ere irizten dira. Gainera antsietate handiagoa izaten dute eta jarrera desegokiak hartu, ikasgelan aspertu egiten direlako.
Ikastetxe bakoitzean, moldaketa kurrikular indibiduala egiten da, ez dagoelako kasu hauetarako programa berezirik ezta materialik ere. Irakasleak ere ez dute izaten haur hauek tratatzeko jakintzarik, ez dute gaiarekiko prestakuntzarik edukitzen.
Haur hauei heziketa egokia emateko, diren bezalakoak onartu behar dira. Kontuan izan behar da, behar bereziak behar dituztela eta ez dela nahikoa beste gelakideek jasotzen duten heziketa ematearekin.
Beharrezkoa da, irakasleek argi izatea haur hauek dituzten prozesu kognitiboak bestekiko desberdinak direla. Batzuek terapia eta tratamenduak ere beharrezkoak dituztela. Irakasleek profesionaltasunez tratatu behar dituzte haur hauek eta baita beraien gurasoak ere. Behar izan ezkero haur hauei eskola orduak murriztu behar zaizkie, ordu gutxiago eman arren, ematen direnak eraginkorragoak izango dira horrela.
Irakasleak haurrarengan jarrera arraroak ikusten baditu, gurasoei, modu egoki batean, beste profesional batzuekin kontaktuan jartzeko gomendatu diezaioke, horrela duenaren diagnostikoa egin ahal izateko. Ezin du ezer gertatuko ez balitz bezala egin. 
Haur hauek motibatu egin behar dira, erronkak jarri behar zaizkie, beraien sormena bultzatu behar da, ulertuak sentiarazi eta babesa eman behar zaie. Ariketak beraiei egokitu behar zaizkie, gaiak beste era batean ulertzen baitituzte eta soluzioak emateko modua ere bestelakoa izaten da.
Baina guztia ez dute irakasleek egin behar, gurasoek ere beraien lana egin behar dute haurrei laguntzeko, eta kontuan hartu behar da, irakasle eta gurasoak elkarlanean aritzen badira haurrarentzat askoz onuragarriagoa izango dela.




1 comentario:

  1. Gai interesgarria da. Eta egia ere bada irakasle askok lagundu baino oztopatu egiten dutela ikasle askoren ikasketa prozesuan.
    Baina egia ere bada eskolan ikasleak erantzun pertsonalizatua emateko aukera ematen bada, garatzeko bideak egoten direla.
    Gauza bat gehiago, horrelako berriak egiteak eraman nahi gaitu zerbait pentsatzera, horrelako ikasleentzako hezkuntza berezia (ona) bideratu behar dela. Eta besteentzako hezkuntza normala laga (txarra). Ideia hori bat dator Gaztela-Mantxako ahaleginekin, LOMCErekin eta beste.

    ResponderEliminar