viernes, 8 de noviembre de 2013
KIROLA ETA HEZKUNTZA
Kirola praktikatzean, eskolan eta familian ikasten ditugun baloreak praktikara eramaten dira, adibidez errespetua eta solidaritatea.
Honekin ez da goraipatzen maila handiko kirola, baizik eta umeak eta gazteak haien denbora librean egiten dituzten jarduerak. Ekintza hauekin autokonfidantza eta bakoitzaren pertsonalitatea hobetzen laguntzen digu. Kirolarekin umeak ez dira handiago sentitu behar, helburua hori ez delako. Honek daukan helburua arau sozialak, baloreak eta esfortzua ikustea da.
Haien heziketan parte hartzeaz gain, kirola osasunerako ere oso garrantzitsua da. Ekintza hauek eginez gero, zenbait arazo neurotiko edo psikotiko saihestu ditzakegu.
Aipatutako guztia kontuan hartuta, konturatzen gara kirola umeentzat oso garrantzitsua dela. Umeek egiten duten lehenengo ekintza jolastea da eta gero hasten da kirola egiten. Kirola usterako orduan zenbait arazo sortu daitezke, batez ere nerabezaroan, ekintza hau egitean beste gauzaz ez baituzu pentsatzen.
Kirola arrakasta izateko bai umeak baita gazteak ere motibatu behar zaie, jardueretan %100 emateko. Hau lantzea entrenatzaileen eta heziketa fisikoko irakasleen ardura da, nahiz eta gehienetan asko ez landu. Hau gertatzen bada umeak ez du disfrutatuko nagusiak ez baitio kasurik egingo.
Gainera, umeak entrenatzailea edota heziketa fisikoko irakaslea asko errespetatuko du. Berarentzat adibide ona izango da, eta horrek bultzatu egingo dio haiekin harreman ona izateko.
Motibazioa bakarka eta taldeka egin beharko da, eta jakinarazi behar zaio umeari kirola ez dela ahalik eta gehien irabaztea, baizik eta bere mugak behin eta berriz gainditzen saiatzea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ideiak interesgarriak; agian, gehitxo agindu zer egin behar den eta gutxixe egiteko bideak ageri.
ResponderEliminar