domingo, 17 de noviembre de 2013

Kultur aniztasuna gaur egungo eskolan

   Duela bi urte hezkuntza arloan gertatutako gatazka bati buruz hitz egingo dut. Islamiar lurraldeetan kultura anitza daude, haien artean emakumezkoak burka eramateko ohitura daukate. Ohitura honen aurrean jarri ziren Melillako institutu batean eta Chadi izeneko ikasle bati burka eramatea klasean debekatu egin zioten.  Bere oinarrizko hezkuntzari uko egitera bideratu egin zioten. Debekazio horrek eskola uztera eraman zion Chadiri. "Si no me dejan llevar burka no quiero estudiar" esan zuen Chadik.
  
   Neskato honek 15 urte zituen gertaera hau emandakoan, eta bere gurasoek inolako eragina izan zutela bera hartutako erabakian defendatzen du, nahiz eta zenbait irakasle eta beste arlotako profesionalak aurre egin bere egoerari eta eskolatik bota egitea aukeratu zuten. Hauek heziketa amaitzera bideratzen zioten, bere kulturari uko eginez, hau da, burka barik klasera joaten.  Debekatuta zeukanez burkarekin klasera joan, etxean geratzea erabaki egin zuen eta lanbide bat ikastea bere azkeneko aukera izan zen. Hurrengo hitzetan ikus dezakegu hartutako jarrera:
  
   "Soy la mujer más feliz. No me importa perder el curso. Si no me dejan llevar el burka no quiero estudiar. Quiero hacer algo útil. Estudiaré cocina, pero donde haya solo mujeres. Un hombre no me puede ver" zioen.

   Gai hau aukeratu dut, gaur egungo hezkuntza arloan kultura anitzetako ikasleekin eman beharko dugulako denbora, eta zenbait kultura ezagutzea eta batez ere errespetatzea ezinbestekoa da. Haien lekuan jarri eta enpatiaz jokatu ahal izateko. Jarrera ulerkorra nagusitu behar da eta ez gurea ez den kultura debekatzen eta zailtasunak ezartzen saiatu. Guztion arteko elkarlana sustatu, noizbait berdintasunera ailega gaitezen.

1 comentario:

  1. Kasu hori ezagutzen dut; nahiko konplexua dela esango nuke eta nabarmenduko nuke, gainera, burka asiakoa dela eta Melilla Afrika dela, beraz Afrikako islamiar ohituretan ulertu beharrekoa -Europar kolonia bat dela ahaztu gabe-.

    ResponderEliminar