Sarrera honetan hezkuntzaz eta teknologia berriez hitz egingo dizuet.
Argi dago gure gizartean, teknologia berriak geroz eta garrantzia gehiago dutela, informazioaren eta komunikazioaren garaian bizi baitgara. Gaur egungo gizartean integratzeko, beharrezkoa da alfabetatze teknologikoa eta eskoletan hori ahalbidetu beharra dago, aurrerapen handia ekartzen baitute.
Hezkuntzan ere eragina izan dute, horregatik teknologia berriak hezkuntzan txertatzea beharrezkotzat jotzen da, egunerokotasunean eta edozein esparrutan tresna bezala erabiltzeko. Tresna horiek, ordenagailuak, proiektoreak, arbel digitalak etb. dira.
Ordenagailuak ezinbesteko lan tresna izan daitezke ikastetxeetan, baina ez dira edozein modutan ibili behar. Tresna hauekin erraztu egiten da informazioa bilatzeko prozesua, hala ere, haurrei informazioa nola eskuratzen den erakutsi behar zaie eta horrez gain aurkitzen duten informazioa, aukeratzen eta analisatzen. Informazioa eskuratzeaz gain, beste zenbait gauza ere egin daitezke, informazioa, eraldatu, sortu, gorde eta elkarbanatu. Ikasleek lan horiek gutxinaka gutxinaka, beraien kabuz egingo dituzte eta horrekin batera, ikaslearen autonomia bultzatuko da.
Baina baliabide hauek erantzunkizunez erabiltzen ez badira, desegokiak izan daitezke ikasleen hezkuntzan, izan ere ordenagailuetan informazioa bilatzeaz gain beste zenbait gauza egin daitezke, jolastu adibidez eta ikasleak horretarako erabiltzen badute, ez die onurarik egingo, kaltea baizik, irakasleak agindutakoa egin beharrean jolasten dabiltzalako eta gelako erritmoa jarraitzen ez dutelako.
Irakasleei dagokienez, beraien metodologian eta programazioan aldaketak egin beharko ditzute, ikasleek jarduerak egiterako orduan, teknologia berriak tresna bezala erabil ditzaten. Gainera, haurrei irakatsi ahal izateko teknologia berriak kontrolatzen jakin behar dute, eta denbora eman beharko dute ikastaro eta prestakuntzak egiten teknologia berriak menperatzeko.
Helburua ez da teknologia berriak nola dabiltzan ikastea, baizik eta teknologia berriak tresna gisa erabiliz, ezagutza berriak lortzea eta informazioa lortuz gehiago jakitea.
Kontuan hartu behar da, ordenagailuak erabili arren ariketak egiterakoan garrantzitsuena ariketaren edukiak direla eta ez ordenagailua nola erabiltzen duen.
Beraz teknologia berriak aurrerapen handia diren arren, nola erabili behar diren irakatsi behar zaie haurrei, erabilera desegokia eman ez diezaieten.
Daneli idatzi diodanak zuri ere balio liezazuke. Interesgarria diozuna, baina ez duzu erakusten nola egiten den -zure hitzetan- egin behar den hori. Eta horixe da zailena.
ResponderEliminar