GARRANTZI OBJETIBOA
Bakearen hezkuntza prozesu bat da, non baloreak eta ezaguerak eskuratzen saiatzen garen.
Baloreak hurrengoak dira: errespetua, askatasuna, solidaritatea eta aniztasuna. Horrez gain jarrera, konportamendu eta trebetasunak lantzen ditugu, bakea lortzeko, harmonian bizitzeko gure buruarekin, izaki bizidun guztiekin eta naturarekin.
Gure gizartean egoismoa eta indarkeria nagusitzen dira, horregatik hauekin amaitzea eta beste balore batzuk ezartzea da gure helburu nagusia. Gainera gizartean pertsonen arteko harremanak egokiak izan daitezela lortu nahi dugu.
Gizartean beharrezkoa da hau lantzea, guztion eskubidea delako, hori dela eta azken urteetan igoera nabarmena izan du bakearen hezkuntzak, bai teorikoki eta praktikoki ere. Herrialde batzuek, prozesua hau haien hezkuntza programetan sartu dute eta zenbait bilera garrantzitsu egon dira, joera garrantzitsu eta ekintza planei buruz hitzegiteko. Gizarte demokratiko guztiek giza eskubideen eta bakearen ezagutza eta errespetu sakona herritarren artean sustatzeko betebeharra dute.
HEZKUNTZAN DUEN ERAGINA
Bakearen hezkuntza, ez da hezkuntza formalean bakarrik emango, hezkuntza ez formalari eta informalari ere badagokio, lan hau egitea. Egiten den lana eguneratuta egon behar da, urteetan egoera aldatu egiten delako eta horrez gain jarraipen bat egin behar zaio, helburuak lortzen diren jakiteko.
Ikasleengan
Ikasleek balore eta jarrera batzuk barneratzea da, helburua. Ikasgeletan egiten diren jarduera ezberdinen bidez eta irakasleak eredu izan behar du.
- Beste talde batzuekin ekintzak egitea, lehen aipatutako baloreak hobetzeko, eta baita dialogoa, bakea, armonia eta oker dauden gauzak ikusteko trebezia lantzeko.
- Afektibitatea, sentsibilitatea, eta biguntasuna lantzea, horrela gure ondoan daukagun kidea baloratzen jakingo dugu, nahiz eta sexua, adina, arraza, erlijioa, nazionalitatea.... desberdinak izan.
- Klasean ikaskideen artean gertatutako arazo edo iskanbilei era baketsuan soluzioa nola bilatu irakatsi nahi diegu.
- Giza eskubideak eta funtsezko askatasunak ezagutu behar dituzte eta horien errespetua indartu.
- Giza nortasuna eta gizakiaren duintasunaren zentzua erabat garatu behar dute.
- Sexuen arteko elkar ulertzea, tolerantzia eta berdintasuna sustatzea, eta herrialde, herri indigena eta talde guztien arteko adiskidetasuna bultzatzea, edozein arraza, nazio, etnia, erlijio eta hizkuntza edukita ere.
- Pertsona guztiek gizarte aske batean parte hartzeko aukera dutela ulertaraztea.
Irakaslearengan
- Klaseko programazioa egiterako orduan, kontuan izan behar du, ikasleak bakearen hezkuntzarako hezten ari dela.
- Jarrera batzuk transmititu behar ditu, eta horretarako barneratuta eduki behar ditu.
- Bakerako hezkuntza lantzeko jarduerak prestatu behar ditu eta ikasleen gidaria izan behar da, laguntza eskainiz.
- Irakasleek egin dezaketen zenbait joko bakerako hezkuntza hobetzeko, hurrengoak dira;
- Zapalketaren jokoa: hamar pertsona baino gehiago behar dira. Bikoteka jarri behar dira ikasleak eta haien arteko distantzia handia da. Bikote bakoitzeko kide bat gelatik ateratzen da, eta beste kidea bere esklaboa dela azaltzen zaie. Jokoan bi-hiru minutu iraun behar du, ez gehiago gatazkak sortu ahal direlako. Honen helburua hurrengoa da, umeak konturatzea zenbait mekanismoen bidez zapalkuntza egiten dela.
- Zineforum: pelikula zehatz bat ikustea, adibidez Hoy empieza todo edo American History x. ikustean debate bat egin bakearekin zer ikusia daukan informazioa analizatzeko.
Gure gizartean pertsona guztien bizitza, duintasuna eta eskubideak babesteko hezkuntza-lan handia behar da. Baina lan horretan ez da nahikoa hezkuntzaren lana, gizarte sektore askok parte hartu beharko dute. Erakundeek buruzagi izan, bultzatu eta koordinatu egin beharko dute, hala ere benetako protagonismoa gizarteari dagokio.
Badaude zenbait erakunde, bakearen hezkuntzarako lan eskakizunei berariazko erantzuna eman dietenak.
Euskal autonomia erkidegoko erakunde eragileak:
Eusko Jaurlaritzako sailak, foru aldundiak, udalak, EUDEL, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordea, Arartekoa, Emakunde, Gazteriaren Euskal Kontseilua, Euskal Herriko
Unibertsitatea (UPV-EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea…
Ekarpenak egin dituzten beste erakunde batzuk:
Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzako Euskadiko Elkarteen Foroa (gobernuz kanpoko 30 erakunde baino gehiagok osatzen dute), Amnesty International, Baketik, Covite, Escola de Cultura de Pay, Gesto por la Paz, Eliza Katolikoa, Unescoetxea, INICEF, UNESCO, NBEren Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoa eta Giza Eskubideen Komisarioa (Europako Kontseilua).
GENERO IKUSPEGIA
Bakearen hezkuntzak, berdintasuna bultzatzen du, bi sexuak aukera berdintasunean tratatuz.
Barneratzen dituzten jarrerei ezker, elkarren arteko harremanak hobetzen dira, errespetu handiagoz jokatzen dute.
ITURRIAK
http://www.argia.com/fitx/bestelakoak/plana2007.pdf web orrialde honetan 2008-2011ko bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntzako euskal plana dago.
web orrialde honetan, bakerako hezkuntza era egokian irakasteko erabili ahal ditzakegun zenbait ariketa agertzen dira. http://www.vinculoeducativo.ayudaenaccion.org/wp-content/uploads/2009/08/dossier-actividades-ed-paz-mail.pdf
Beste web orrialde hauetan bi diapositiba multzo aurkitu ditugu. Bertan bakerako hezkuntzaren informazioa ematen da. http://www.slideshare.net/AliciaMartinez11/educacion-para-la-paz-26434765?from_search=2
Ikusi eta irakurri dut.
ResponderEliminarOro har, balorazio ona dudan arren, ohar bat utzi nahi dizuet: Iturriak aipatzen dituzuenean denak aipatu behar dituzue. Batez ere gutxien landutakoak (hau ez aipatzeak ez dakit nola ulertu)
"ez aipatzea" behar luke.
ResponderEliminar-
Segituaz, planteatzen duzuen esku hartzerako dinamika modu hori eguneroko klaseetatik aparte dago; metodologian txertatzen ez baduzue, ez dago ezer lortzerik.