Kurtso honetan irakasle funtzioan ikasitakoari hitz egingo dut. Ikasitakoa lau arlo desberdinetan banatu dut; blogean ikasitakoa, klasean ikasitakoa eta talde eta bakarkako lanetan ikasitakoa.
Blogaren bidez ikasitakoarekin hasteko, zenbait sarrera eginez izan da. Hauetako bat kirola eta hezkuntzarekin zeukan harremana. Sarrera hau egitean, konturatu nintzen hauek biak erlazionatuta zeudela eta kirola eginez errespetua eta elkarlana irakatsi ahal diegula umeei. Beste alde batetik, hezkuntzaren historiari buruzko sarrera bat egin nuen, lehenengoa hain zuzen ere, eta honekin gaur egun eta aitzinean zegoen hezkuntza konparatu ahal izan dut.
Taldeko lanarekin hezkuntzaren arloko zenbait gauza ikasi ditut. Hasteko, etengabeko hezkuntza gaiari dagokionez, talde bakoitzak gai bat aukeratu behar zuen. Guk, bakerako hezkuntza aukeratu genuen eta honen garrantzi objektiboa eta subjektiboa landu genuen. Garrantzi subjektiboari begira, arazoei konponbidea bilatzen ikasteko zela konturatu ginen, indarkeriarekin amaitzeko eta elkarlana eta enpatia bultzatzeko baliozkoa zela. Horrez gain, harremanak sendotzeko erabilgarria zela uste genuen. Garrantzi objektiboa kontuan hartuz, zenbait balore lortzen saiatzen da bakerako hezkuntza, askatasuna solidaritatea, aniztasuna eta errespetua. Gainera ez da bakarrik hezkuntza formalean ematen, baizik eta informalean eta ez formalean ere. Beste alde batetik, ikasleen, irakasleen eta erakundeen lana da hau sustatzea. Ikasleek baloreak jaso behar dituzte, arazoei konponbidea bilatu eta gizarte aske bat sortu. Irakasleek berriz, jarrera on bat transmititu behar die ikasleei eta beraiekin ekintza edo jarduera bereziak egin. Amaitzeko, erakundeetako buruzagiek bakerako hezkuntza bultzatu behar dute irakasle eta ikasle praktikatu dezaten. Gai honekin jarraitzeko, errubrika bat sortu behar izan genuen, beste taldeko kideen azalpenak baloratzeko eta etorkizunean notak nola jarri beharko diren jakiteko.
Taldeko lanarekin jarraituz, tutoretzen arloa landu genuen irakasgai honetako azken asteetan. Lan egiten hasi baino lehen tutoretza eta orientazioari buruzko zenbait galdera egin behar izan genituen. Gero, guraso bakar batekin edo klase bateko guraso guztiekin tutoretza bat prestatu behar izan genuen. Guri azken hau tokatu zitzaigun eta bilera egiteko gidoi bat sortu genuen. Bertan zenbait dokumentu sartu genituen, eta dokumentu hauek egiten ikasi genuen. Gidoia eta dokumentuak egin eta gero, grabaketa bat egin genuen, eta bertan lehen aldiz tutore izango banintz bezala sentitu nintzen. Grabaketa bukatzean, beste errubrika bat egin behar izan genuen bideoa baloratzeko eta gure kritikotasuna lantzeko. Modu honetan gaizki egin nuena ikasi nuen eta zuzentzen saiatuko naiz.
Taldeko lana alde batera utziz, lan indibidualarekin ikasitakoa azalduko dut. Modulu lanerako lau testu irakurri behar izan genituen eta hauetako batekin kontzeptu mapa bat sortu behar izan genuen. Beste lan interesgarri bat irakasle onari buruzkoa izan zen. Bertan guk izandako irakasle onenari elkarrizketa bat egin behar izan genion. Hau burutu eta gero, ikasitakoaren azalpen testu bat egin genuen, blogeko sarrera moduan. Ondoren gure taldeko beste kideekin taldeko testua eta horren kontzeptu mapa egin behar izan genuen. Lan honek asko lagundu digu etorkizunean irakasle onak izateko eta guri iruditzen zaizkigun adibideei itxuratzeko. Lan indibidualekin amaitzeko, irakaskuntza funtzioak eta gaitasun komunikatiboa lotu behar zituen lan bat egin genuen, nola den irakaskuntzan aritzea adierazteko.
Amaitzeko, klasean ikasitakoa aipatuko dut. Hasteko, klaseak hasi eta berehala, kartel batzuk egin behar izan genituen. Bakoitzean gai batzuen 10 ideia nagusi agertu behar ziren, bakoitzaren azalpenarekin. Gaiak LOMCE eta LOEren desberdintasunak, lege aldaketak eta irakaslearen bete beharrak ziren. Horrez gain, pigmalion efektua ere landu genuen klasean. Bertan, testu bat irakurri eta gero, aztertu behar izan genuen. Bertako ideia nagusiak atera genituen, adibidez, ezin dezakegula ume bat diskriminatu bere itxuragatik edo irakaslearen jarrera oso garrantzitsua dela umearentzat, ondo egoteko, motibatuta egoteko eta guztiei kasu berdina egiteko. Amaitzeko, klase batean, talde bakoitzeko kide batekin elkartu ginen eta landutako etengabeko hezkuntzaren gaiak azaldu genituen. Poster baten laguntzarekin bakerako hezkuntza azaldu nuen ni, eta besteek konfiantza, diziplina eta integrazio soziala azaldu zidaten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario