Gaur lau hilabete honetan ikasitakoari buruz mintzatuko naiz, hiru taldeetan bananduko dut: taldeka ikasitakoa, blogean ikasitakoa eta banaka ikasitakoa. Landu dugun gai nagusia hezkuntza izan da eta horren inguruan emandako gatazkak eta klabeak aztertzen jardun dugu.
Hasierako klaseetan blog bat sortzen eman genuen denbora, taldeka elkartu ginen, Gu geu talde izena aukeratu eta zenbait sarrera egiten hasi ginen. Talde sarrera horiek: ikasteko jaioak bideoa , hezkuntza diapositiben bidez azalduta, umeen heziketarako ariketa ezberdinak eta hezkuntza ereduak aldatuz hezkuntzari buruz hainbat informazio pilatzea lortu genuen. Haien gainean hausnarketa egiteko eta hezkuntzaren munduan lehenengo pausuak emateko. Nire sarrerei hasiera emateko kirolaren garrantzia heziketara bideratutako gaia aipatu nuen, nola erabili ditzakegu beraiek gustuko dituzten gauzak ikasi egiteko eta hezteko.
Blogarekin aurrera egiteko klasean emandako
Robert Rosenthal pigmalion efektuari
buruzko testua analizatu, bertan, hezkuntzan gertatutako arazoen
konponbidea azaltzen du. Honekin ikasi egin nuen irakasleak beti
objetibotasunez jokatu behar duela, inork diskriminatu gabe, beraien kultura
eta jarrerak errespetatuz. Hau da, bere kanpoko itxuragatik aurre usteak alde
batera utzita. Honez gero, gu izandako irakasle miresgarri batekin hitz egitera
bultzatu gintuen Juan eta honen helburu irakasle onaren eredua jorratzea izan
zen. Zenbait klabe eta esperientzia jaso nituen nire irakaslearengandik gero
batean erabili ahal izango ditudanak.
Klasean irakasleak aipatutako hiru gai desberdinei buruzko lanketa egin behar zen. Hezkuntza eta eskola zertarako? Gai horiek hurrengoak ziren: LOE/LOMCE arteko ezberdintasunak, legedian emandako aldaketak edo egokitzapenak adieraztea eta irakaslearen betebeharra zein den azaltzea. Hauen inguruan denbora eman genuen eta talde bakoitzak bat jorratu behar zuen gero klasean beste gaietako taldekideekin elkartzeko eta pilatutako informazioa besteei azaltzeko.
Talde moduan lan ugari egin ditugu,
azpimarratzekoak etengabeko hezkuntza, talde sarrerak/kontzeptu mapak eta
tutoretza lanketa. Etengabeko hezkuntzan gai librea aukeratzeko aipatu zigun
irakasleak, gu bakerako hezkuntza aukeratu genuen. Bakerako hezkuntza prozesu
bat da non baloreak eta ezaguerak eskuratzen, irakasten eta ikasten saiatzen
garen. Besteei transmititzeko zenbait balore, hala nola errespetua, askatasuna,
solidaritatea eta aniztasuna. Gaur egun aspektu honetan gizartea ez dago batere
heziturik eta honek jarrera, konportamendu eta trebetasunak lantzen ditu. Ez da
soilik klaseko egoeran ematen baizik eta hezkuntza informalean baita ere. Eta
ez da soilik irakatsi beharreko prosezua baizik eta barneratzeko eta
erabiltzekoa, gaur egun ematen den indarkeriarekin amaitu egiteko eta elkarlana
eta enpatia sustatzeko. Azkenik gure lanari balorazio bat emateko errubrika bat
egin genuen eta benetan gure ideia ulertu den jakiteko kideek idatzitako
laburpena aztertzen eman genuen denbora.
Tutoretza bat nola egiten den ere aztertu
egin dugu, zeintzuk diren aipatu beharreko datuak: erabili beharreko gidoia eta
orientazio galderak (taldeka eta banaka gurasoekin tutoretza), gurasoekin
egindako bileraren grabaketa eta azkenik errubrika. Honekin ikasi dugu guraso
talde bati nola aurre egin behar diogu eta zeintzuk dira azpimarratu beharreko
aspektuak eta hobetzeko aspektuak ere errubrikaren bitartez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario