miércoles, 23 de octubre de 2013
TALDE SARRERA
Taldekideen artean hitz egin eta gero, zenbait ondoriotara iritzi gara:
Hasteko umeekin lan egitea dibertigarria den arren, lasaitasuna eta pasientzia eduki behar direla beti. Haurrei gauzak egiteko denbora utziz, beraiek bakarrik esperimentatuz errazago barneratzen baidituzte ezagutzak.
Horrez gain ikasleen kanpoko egoera ezagutzea garrantzitsua da, hau da, klasean gertatutakoari ez da mugatu behar, haurrak bizi diren herriaren egoera eta bertan dauden erakunde ezberdinak ezagutzea ondo legoke.
Horrekin batera, umeen gurasoekin eta lankideekin harreman ona izaten saiatu behar gara, zaila den arren, garrantzitsua delako elkarlanean aritzea, umearen hezkuntza aurrera eramateko orduan. Gure helburua haurrak, ahalik eta onura handiena ateratzea baita. Eta ikasleak maitasunez eta errespetuz tratatu behar dira.
Irakasle zaren lehen aldian, ez dakizu klase bati nola aurre egin, izan ere, elkarrizketatutako irakasleak esan digunez, unibertsitatean ez gaituzte horretarako egoki prestatzen, teoria asko eta praktika gutxi egiten baita.
Urteak pasatu ahala, esperientzia irabazten duzu eta gauzak erraztasun handiagoz egiten dituzu. Gainera, lan honetan urte asko lanean eraman arren, ez da azpergarri bihurtzen, urtero haur berriak datozelako eta haur bakoitza desberdina denez, metodologia, haurrari egokitu behar diozulako.
Irakasleak frustratzen dituen gauzetako bat, haurrek egiten dituzten galderei erantzun ezin izatea da. Eta irakasleak esan digunez, ikasle bati ez zaio erantzuna ez dakizula esan behar, horren ordez, begiratuko duzula eta bihar esango diozula esan behar diozu. Beti saiatu behar gara haurrei erantzuna ematen.
Azkenik, esan beharra dago, irakasle batzuek ezin dituztela beraien espektatibak guztiz bete, curriculum-ak edo lanean ari diren ikastetxeek asko mugatzen dituztelako, eta hori frustragarria da irakasleak ezin baitu bere onena eman.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Irakurri dut.
ResponderEliminar