domingo, 6 de octubre de 2013

PIGMALION EFEKTUA (ROBERT ROSENTHAL)

   Aste honetan pigmalion efektuari buruzko testu bat irakurri dugu, bertan Robert Rosenthal-ek hezkuntzan gertatutako arazoen konponbidea azaltzen du. Arazo hauen artean zenbait azpimarra ditzakegu:

   Irakaslearen partetik diskriminazioa dago, bai nahitaezkoa edo nahigabez egindakoa. Batzuetan irakasleak ikasle bakoitzak duen irudiagatik diskriminatu egiten dute,  bai kulturagatik, jarrera aktibo edo pasiboagatik edota irakasleak inkontzienteki zenbait umeri besteei baino atentzio gehiago jartzerako unean. Hau guztiagatik uste dugu hezitzaileak ikasleengan dauzkaten usteak edo itxaropenak ondorioak dakartzala umeengan.
   
   Honen ondorioz, umearen lekuan jartzen bagara frustrazio egoerara ailega daitezke. Irakaslearekiko atentzio falta somatzen badute azkenean ikasleek eman dezaketen mailara iristea ezinezkoa izango da jasandako atentzio eskasagatik.
  
   Batzuetan irakaslearen partetik gehiegi exijitzeak umearengan eragin dezake ere. Emandako materia umearentzat ulertezina bada eta azaldu beharrean aurrera egitea zenbait ikasle honen erantzuna jakiteagatik arazo larria izan daiteke. Batez ere atzean geratutako umeek zaila izango dutelako aurrera egitea. Edota ikasleak daukan klasera bueltatzeko gogoarekin amaitu.
   
   Irakaslearen frustrazioa hezkuntza arazo garrantzitsua da. Gauza pertsonalak batzuetan ikastolara eraman ohi dituzte eta ikasleekin ordaindu egiten dute batzuetan. Ikasleengan motibazio falta eragin handia dakar, ikasleen errendimendua ahalik eta hoberena izateko.
    
   Irtenbide moduan zenbait egiteko aholkatuko nituzke irakasle guztiei. Ezin gara itxuraz fidatu, baizik eta umea ezagutu eta horrela jokatzera bideratzen dion irriken arrazoia jakiten ahalegintzea, ume horri lagundu ahal izateko. Guztioi  aukera berberak eman behar dizkiegu arazo pertsonalak alde batera utzita. Ez dago ume bati bere ikasteko eta esperimentatzeko nahiak kentzea baino gauza txarragorik. Ahal den neurrian klase osoa abiadura berdinean eraman beharra du irakasleak, ikasle atzeratuenei motibatuz eta ez bakarrik erantzun onak emandako ikasleei.

Hemen usten dizuet hiru ikaslek jasan zuten hezkuntza arazo ezberdinei buruz doan abesti bat. Galegeraz dago, baina uste dut argi uler daitekeela.


 


1 comentario:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Kanta jaitsi dut hobeto entzuteko, interesgarria (musikoren bat falta dute poetok). Hala ere, zure postean zehar eta kantan bertan ere, ikasleen keixa handi bat ikusten da, baina ez etorkizuneko irakasle baten konpromisoa. Horretara bideratu behar dituzu pentsamenduak. Kexatzen den ikaslea izateari utzi gabe, hazi.




    ResponderEliminar