domingo, 6 de octubre de 2013
HEZKUNTZA ARAZOEI SOLUZIOA ( pigmaleon efektua)
Pigmalion efektuari buruzko testua irakurri eta gero, argi ikusten da hezkuntza arazo batzuk daudela.
Irakasleek ez diete ikasle guztiei kasu berdina egiten, aurreiritziak izaten dituzte eta duten irudiagatik batzuei besteei baino kasu gehiago egiten diete, hau konstienteki edo inkonstienteki gertatzen da. Inkonstienteki gertatzen denean zailagoa da hori eragoztea. Atentzio gutxi jasaten duten ikasleak ez dira heldu daitezken mailara iristen, eta izan daiteke irakasleak ikasle bat oso ona dela uste eta gehiegi eskatzea. Horrek fustrazioa sortu dezake bai ikaslearengan eta baita irakaslearengan ere, ikustean, ustez maila batera iritsi baharreko haurra ez dela maila horretara heltzen. Fustratutako ikasleei eskolara joateko gogoa ere kentzen zaie.
Hori eragozteko irakasleak haur guztiei atentzio berdina ematen saiatu behar du, eta umeak ondo ezagutu behar ditu, ze mailatara heldu daitezkeen pentsatu baino lehen. Ikasle guztiei ahalik eta maila hoberenera iristen lagundu behar die eta ikasgaiekiko motibazioa transmititu.
Beste arazo bat da, irakasleek, haurrei galdetzen dizkieten gauzen erantzunak badakizkitenez, konturatu gabe ikasleei erantzunak ematen dizkietela. Horren ondorioz haurrek ez dute beraien kabuz erantzuna bilatzeko aukerarik izaten.
Irakasleak haurrei ariketak beraien kabuz egiten utzi behar diete, beraiek akatsak egin arren, azkenean erantzuna aterako dutelako eta horrela hobeto barneratuko dute ikasten hari direna. Hori bai, ume batek nahiz eta asko saiatu, erantzuna ezin duela atera konturatzean, laguntza eman behar diogu erantzuna lortzeko, beti ere erantzuna eman gabe.
Beraz irakasleak ikasle guztiei atentzio berbera eman behar die eta beraien kabuz ikasten utzi behar die, laguntza ematera mugatuz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Kaixo.
ResponderEliminarOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Hori eragozteko irakasleak haur guztiei atentzio berdina ematen saiatu behar du diozu, hori ez ote dago esaten duzun honen kontra Ikasle guztiei ahalik eta maila hoberenera iristen lagundu behar die eta ikasgaiekiko motibazioa transmititu, baldin eta ikasleak pertsonak badira eta elkarrengandik desberdinak?
Beste arazo bat da, irakasleek, haurrei galdetzen dizkieten gauzen erantzunak badakizkitenez, konturatu gabe ikasleei erantzunak ematen dizkietela. Horren ondorioz haurrek ez dute beraien kabuz erantzuna bilatzeko aukerarik izaten diozu. Hori aldatzeko modua zein litzateke, irakasleak ordenagailu baten bitartez galdetzea ala bestelako dinamika batzuk proposatzea, galdera-erantzunetan oinarrituta ez dagoena?