viernes, 18 de octubre de 2013
IRAKASLEAREKIN
Irakasle funtzioa, ikasgaiko irakasleak, guk miresten genuen irakasle bati elkarrizketa bat egiteko esan zigun. Hau esan zigunean lehenengo burura etorri zitzaidan pertsona Karmele izan zen.
Karmele, nire ingeleseko irakaslea izan zen lehen hezkuntza osoan zehar, eta asko gustatzen zitzaizkidan bere klaseak eta egiten genituen jarduerak baita nola tratatzen gintuen ere.
Aurreko ostiralean, egin nion elkarrizketa. Berari elkarrizketa bat egiteko asmoa nuela esan nionean, oso pozik jarri zen eta interesa handia adierazi zuen; gustora egingo zuela esan zidan.
Elkarrizketa egiten ari nintzaion bitartean argi ikusten zen, bere lana maite zuela. Hainbat urte dabil lan honetan eta oraindik lehen egunean izan zuen ilusio berdina duela esan zidan, izan ere urtero ikasle berriak izaten ditu eta ikasle berri bat bere gelara datorrenean berarentzat zerotik astea bezalakoa da, ikaslea ezagutu behar duelako lanean nola aritu jakiteko. Hala ere, esan zidanez urteak pasatzen joaten diren einean, asko ikasten da eta hori irakaslearen lan egiteko moduan ikusten da, gauzak geroz eta errazago egiten dira.
Elkarrizketa bukatu nuenean, pertsona egokia aukeratu nuela sentitu nuen, izan ere lan egiteko eta irakasle izateko gogoa transmititu zidan, bera horren gustora ikusita eta hainbat gauza esan zizikidan irakasle lanari eta bere esperientziei buruz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Orain dela astebete egin baduzu, segidan datorrena egiten hasi oraintxe bertan:
ResponderEliminar----Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.