domingo, 20 de octubre de 2013

Irakaslearekin elkarrizketa

Duela bi aste irakaskuntza fintzioko irakasleak hurrengo hau egitera gonbidatu zigun: miresgarri izan genuen irakasle batekin hitz egitera eta beraien irakaskuntzari buruzko galdeketa bat egitera. Zenbait galdera arritu naute eta horregatik osorik idatzi ditut. Ezin izan dut elkarrizketa grabatu mobilarekin arazoak, eta zenbait istripuengatik grabatu gabe ustea akordatu genuen azkenean.

Bera Blanca du izena, batxillergoko azken urtea eman zigun historia eta geografia ikasgaiak.Ikaragarri ona iruditu zitzaidan irakasle moduan. Ikaslea ezagutzen saiatzen zen, notak kontuan hartu gabe. Berarekiko jarrera kontuan hartzen zuen eta ez "pelota" ziren ikasleen jarrera. Beti laguntzeko prest zebilen bai egoera pertsonalean bai ikasketen arlokoan. Gure irakaslea izateaz gain gure tutorea zen.

Ostiral honetan egon ginen mintzatzen 50 minututan zehar, eta bidalitako baino zenbait galdera gehiago egin nituen irakaslea aritik joan bait zen. Interesgarri iruditu zait ariketa hau, haiek erabilitako irakasketa metodoa gutxigorabehera jakiteko eta gurearekin konparatzeko. Haietako zenbait praktikan jartzeko irriketan nago, ea erabilgarriak diren, zenbait ideia berri gehitu bait dizkit.

1 comentario:

  1. Ezin izan duzunez grabatu, ahalik eta gehien idatzi, behean azaldutakoaz gain, idatzi zalantzazko egoeren gainean ere.
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ResponderEliminar