Irakaskuntza funtzioko irakasleak, duela zenbait egun, lan bat egiteko eskatu zigun. Lana hurrengoa zen; miresgarri iruditzen zaigun irakasle bati elkarrizketa bat egin. Dudarik gabe, Mari Jose maeztuko eskolako irakaslea aukeratu nuen lan hau burutzeko.
Mari Jose maeztuko eskolako zuzendaria da, eta horrez gain 6. mailako ikasleen irakaslea. Nik zorte handia izan nuen berarekin bi urte egon nintzelako lehen hezkuntzako azken bi urteetan hain zuzen ere. Beti dago laguntzeko prest, ez da inorekin haserretzen, ondo irakasten du, hau da, irakasle ona izateko behar dituen ezaugarri guztiak dauzka.
Juanek lana bidali eta egun bat geroago bere etxera joan nintzen egin behar nuen lanaren barri emateko. Azaldu nion zein zer lanaren gaia eta lotsatuta esan zidan bera miresgarria ez zela. Nahiz eta hori esan, banekien bera zela lan hau egiteko irakasle egokiena eta asteburuan egiteko geratu ginen.
Larunbat goizean elkartu ginen gure herriko eskolan. Klase batera joan ginen eta aurrez aurre eseri ginen. Hasieran galdera guztiak irakurri nizkion bera konturatzeko elkarrizketa arrunt bat zela, ez zeukala galdera tranparik. Bera pozik zegoela nabaritu nuen, baina elkarrizketa grabatzeko eskatu nionean aurpegia guztiz aldatu zitzaion. Mari Jose oso andere lotsatia da eta eskatu zidan mesedez ez grabatzeko. Niri berdin zitzaidan eta orri batean idatzi nuen berak esandako guztia.
Elkarrizketa ordu bat eta laurden iraun zuen. Biok oso gustura egon ginen eta oso gauza garrantzitsuak ikasi nituen etorkizunean lan hau gogoz eta ondo egiten saiatzeko. Dena ez dela ikasten konturatu nintzen, baita lana maitatu behar duzula.
Irakurri dut:
ResponderEliminarEz duzunez grabatu, zuk gehiago ahalegindu beharko duzu oraintxe idazten, gure oroimenak tranpa gehiegi egiten dizkigu-eta (zureak ere bai). Maeztuko eskolan irakasle onak, antza.
---
Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.