Arabako milaka ikasle pasa den ostegunean klaserik gabe gelditu ziren, ikastola kontzertatuaren grebaren ondorioz. Sindikatuek diote irakasleen %80a greban parte hartu duela, 18 eskoletako irakasleak kontuan hartuta. Nahiz eta gehienetan klaseak ez egon eskolak irekita egon dira.
Irakasleek protesta egin zuten sektorearen eskualdeko hitzarmenak kentzeagatik. Joan den uztailaren 7an, erreforma laboral berriaren aplikazioaren ondoren, ugazabek negoziazioen haustura iragarri zuenean.
Greba egin zuten zentroen artean San Viator, Marianistas, Egibide edo Corazonistas daude. Irakasleak Euskal Parlamentuaren aurrean manifestatu ziren 10:00etan baina, manifestazio handi hau 11.30tan BIrjinia Zuriaren plazara mugitu egin zen hurrengo leloarekin: Menos Rosario y Mas Salario.
Hitzarmen berriaren bidez, era unilateralean ikastetxetatik abiarazita, soldatetako jaitsiera nabaria da. Beren soldaten soldata oinarria gehiago erori da %30 nahiz eta soldaten jaitsiera erreala oraindik ez gertatu.
Egia da guzti hori, gaia segitu dut. "Kontzertatua" ez nuke esango, horretan Parthaideko ikastolak ere sartzen direlako eta hor ez da egon horrelakorik.
ResponderEliminar--
Zuk idatzi duzun mezuak irakasle-ikuspegia falta du; badauka, agian, sindikatu ikuspegia, baina ez irakasle-ikuspegirik. Hori ikusteko egin ariketa bat:
Ordezkatu behar dituzu:
Eskola/ikastola/ikastetxe = Hirugarren adineko egoitza /zaharretxe
Irakasle = Erizain/Mediku
Zentzua ez bada aldatzen, seinale ikuspegia ekonomikoa edo sindikala dela eta hezkuntzak ez duela eraginik. Hezkuntzak izan behar du eragina orain landu behar duzun ikuspegian.
Ah! Eta helbideak ez dituzu horrela ipini behar, testuan txertatuta baino.
ResponderEliminar