http://educacioninclusivaporunnuevoamanecer.blogspot.com.es/p/proceso-inicial.html
Irudi hau aukeratu dut, uste dudalako garrantzitsua dela eskoletan jarrera inklusiboa egotea.
Eskola inklusiboak denentzako eskolak dira, aniztasuna bultzatzen dutenak, izan ere aniztasunak gelak indartzen ditu, haurrek elkarrengandik gauza asko ikasten baitituzte, bakoitzak bere ekarpenak eginez.
Eskola inklusiboetan, ikasle guztiei laguntzen diete bakoitzaren beharretan eta gaitasunetan arreta jarriz, eta curriculuma malguagoa izaten da.
Gainera denen arteko erlazioak eta elkarren onarpena bultzatzen dira, ikasle guztiak hezkuntza sistema bakarrean, beraien arraza, sexu… kontuan izan gabe, isolamendua deuseztatuz.
Guzti hau lortzeko ezin bestekoa da gurasoen parte hartzea. Guraso, ikasle zein irakasleek elkarrekin lan egin behar dute .
Ideiak ulertzen ditut, baina uste dut herren gelditzen zarela, begira: "Guzti hau lortzeko ezin bestekoa da gurasoen parte hartzea. Guraso, ikasle zein irakasleek elkarrekin lan egin behar dute" esaten duzu; horixe da deskripziotik haratago sartzen den tarte bakarra; hor esaten duzu zer egin behar den. Baina ez duzu esaten zuk hor zer eginik daukazun, zukzer egin behar zenukeen eskola inklusiboa aurrera eramateko; besteak beste, jazo liteke umeren batzuen gurasoek parte hartu ez-nahi izatea. Ezin dezaketenak aparte utzita.
ResponderEliminarGarrantzi handi-handikoa da zuk zeure pausuen gainean pentsatzea.
Ah! Eta web orriak ipintzekotan, testuan txertatuta ipini behar zenituzke. Kasu puntual honetan, ez dut ikusten zertara datorren HHko ikasle horien bloga, zure berbetatik haratago.
ResponderEliminar