viernes, 20 de septiembre de 2013
HEZKUNTZA: UMEEN HEZIKETARAKO ARIKETA DESBERDINAK
Umeentzako zenbait toki dibertigarri eta interesgarri aurkitu ditzakegu interneten bidez. Horretarako bilatzen hasi gara eta bertan denbora emateko, jolasteko eta batez ere ikasteko erabilgarriak diren web orriak aurkitu ditugu. Hauetatik bi azpimarratuko ditugu: www.juegaspeque.com eta childtopia.com.
Lehenengo web orri honetan batez ere umeentzako zuzenduak diren jokuak, jolasak eta marrazkiak aurki ditzakegu. Denak umeen garapena sustatzeko eta hauekin ikasteko erabili ditzakegu. Hori bai, web horri honetan adina kontuan hartu beharra dago, ezin da edozein adineko umea hemen sartu, adin tartea 6 urtetik gorakoa izango litzateke.
Bigarren web orria jorratuagoa dago, bertan umeek jolastu baino zenbait gauza gehiago egin dezakete, hala nola: ipuinak entzun (web orrian bertan kontatuta), euskara eta gaztelania ikasteko aukera dute eta jolasak baita daude bere esku. Web orri hau hizkuntza askotan dagoenez independentzia gehiago ematen digu umearen heziketa zenbait hizkuntzatan egiteko. .
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario